Bera Berak Sporting La Rioja kudetatu du Lizarran (21-14)
Bera Bera Eskubaloiak Logroño Sporting La Rioja taldea gainditu du (21-14) gaur arratsaldean Lizarrako Lizarreria kiroldegian burututako lagunartekoan, Lizarreria klubaren babesa lortze aldera.
Defentsan nagusi izan diren partidan, 11-8 atsedenaldian, erasoan gehien asmatu dutenak Ana Martínez eta Alicia Fernández izan dira, zazpi eta sei golekin. Lesioak direla edo Espainiako selekzioekin konzentraturik –Pinedo eta Bea Fernández- eta Etxeberria junior mailako selekzioarekin, Bera Bera pistako bederatzi jokalariekin aritu da, izan ere, bigarren taldeak ere gaur arratsaldean partida baitzuen.
Fitxa:
Bera Bera 21 (11+10): Zugarrondo, Alicia Fernández (6), Menéndez (1), Arrojeria (1), Ederra (2), Martínez (7), Ezkurdia (2), Sans, Yáñez (1), Lizarbe (1) eta Temprano (o.a.).