Kopa eta Ligako Banderak lortze aldera
Elxen irabazita, bidai egin eta bizpahiru egunetan atsedena izan eta gero, Bera Berako jokalariek entrenaldi berezia egin zuten atzo. Pasai Donibaneko batelerei esker, jokalariek modalitate berri bat frogatzeko aukera izan zuten eta, bide batez, kirol saioa osatu.
Juan Mari Etxaberen zuzendaritzapean eta Iradi Iñarra eta Ane Arbillaga lagun, atzean kokatu ziren Bera Berako jokalariak. Asmoa itsasora irtetzera zen baina eguraldiak galerazi zuen jokalarien mesederako, halere, Etxaberen aginduetara zintzo jarri ziren.
Minutuak pasatu ahala, jokalariak erosoago sentitzen diren nahiz eta mugimenduak koordinatzeko zailtasun nabaria izan.
Hortaz, Loterías Ligako etenaldian arratsalde ezberdina, halere, taldeak apirilean eta maiatzean du burua, non Kopa eta Ligako Banderak jokoan jarriko dituen.