Bera Bera

Select your language

Bera Berak itxura ederra eman zuen Carrusean, baina bi izpi azpimarratu ziren bereziki lehenengo zatian, Esther Arrojeria eta Alba Menéndez, lau eta seina golekin. Usurbilgo zentralak aktan sei gol jasota izan arren zazpi gol sartu zituen jokaturiko 42 minutuetan eta zarauztarra bigarren zati erdia defentsan bakarrik aritu zen.
Biek Elche Mustang taldeko ate aurrean ederki asmatu zuten, Arrojeriak jaurtiketa bat huts egin zuen bakarrik eta Menéndezek guztiak sartu zituen; baloi bana galdu zutelarik. Defentsan ‘2’an kokaturik lan bikaina burutu zuten. Menéndez ‘3’an kokatu zen bigarren zatian Bea Fernándezekin Judith Sansek atsedena hartu zezan.
Arrojeria eta Menéndezek Elche Mustang taldeak erabiltzen duen defentsa irekia erraz gainditzen jakin izan zuten, zuzen, azkar eta komentzituta. Horrez gain, piboteak nahiz esker hegalari baloiak eman zizkietan eta defentsarekin batera bien jokuak garaipena bideratu zuten segituan Carrus bezalako pista zail batean.
Ikus bideoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores