Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiaren trebetasuna, fisikoa eta plantilla luzeari esker gainditu du gaur Bidebietan KH7 BM Granollers (29-22) Loterías Ligako 17. Jardunaldiari dagokion partidan.
Bera Berak partida irauli behar izan du, batez ere, defentsak ezin zuelako KH7 BM Granollerse ko lehenengo lerroa, batez ere Carlota Rubio, aureneko minutuetan lau gol sartu dituena eta Ana Martínezekin ustekabeko kolpe batek eserlekura bidali duen arte.
Bera Berak joku azkarrarekin asmatzen zuen baina penaltiekin ez. Bi aurreneko zatian eta beste bat bigarrean huts egin zituzten donostiarrek, horrela kataluniarrak aurretik jarrita Puchek hutsartea eskatu zuen Hatouk gola sartu ostean (4-7). Horren ostean, 90 segunduetan berdindu zuen Bera Berak Sans, Martínez eta Bea Fernández bitarte.
Puchek berriro 6-0 kokatu du defentsan, Sans eta Martínez erdian, Pinedo eta Etxeberria bere ondoan eta hegaletan Bea Fernández eta Arrojeria. KH7 BM Granollers, bestalde, 5-1 defentsarekin hasi da. Donostiarrek beste 3-0 partziala lortu dute KH7 BM Granollers iraultzeko (11-9) Bonillak birritan aurretik jarri zuelarik; Vizuetek partida berdindu du baina atsedenaldira iritsi aurretik (13-11) Ederra eta Etxeberriak asmatu zuten De la Torre atezainaren aurrean.
Bigarren zatian, Tempranok Zugarrondo ordezkatu du eta Puchek Yáñez kokatu du Bea Fernándezen lekuan eta Ezkurdia eskuin hegalean. Martínezek tartea ireki du baina Granollersek González hegalekoa eta Judith Vizuete aurkitu ditu (14-13). Bera Berak, baina, ondo mugitu du baloia, zazpi metroetan asmatu du, baloi gutxi galdu ditu eta Tania Yáñez eta Eli Pinedoren artean 10 gol sartu dituzte.
KH7 BM Granollers nekatutik egon arren, Mireia Torrás jokalariak oso gol bikainak sartu ditu, Maitane Etxeberria bezala, honek partida ondarrean, Bera Beraren zazpigarren garaipena erreskadan Loterías Ligan.
Fitxa: Bera Bera 29, KH7 BM Granollers 22
Bera Bera 29 (13+16): Zugarrondo, Etxeberria (4), Martínez (4, 1p), Arrojeria (2), Sans (3), Bea Fernández (2) eta Pinedo (4) –titular- Ederra (1), Menéndez (1), Ezkurdia, Alicia Fernández (2), Yáñez (6, 3p) eta Temprano (o.a.).
KH7 BM Granollers 22 (11+11): De la Torre, Rojas, Bonilla (4), Rubio (4), Pérez (1), Hatou (1) eta González (3) –titular- Vizuete (4), Poo, Gassama, Pi (1), Sevilla (1), Torrás (3) eta Rosalez (o.a.)
Epaileak: Luis Ignacio Colmenero eta Víctor Rollán (Gaztela Leoi)
Kanporatuak: Menéndez, Martínez (2), Pinedo eta Arrojeria Bera Beratik eta Gassama, Hatou eta Poo Granollersetik
Partzialak: 3-3, 4-5, 6-7, 8-8, 11-10, 13-11 –atsedenaldia- 14-12, 18-15, 20-16, 23-17, 25-21 eta 29-22
Gertaerak: Partida atarian Juan Carlos Elorzaren omenez minutuko isilunea gorde da Bidebietan. Eli Pinedok larrosa bat utzi du kazetaria esertzen zen lekuan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores