KH7 BM Granollersekin itzuliko da Loterías Liga Bidebietara
Bera Bera Eskubaloia ligara itzuliko da bihar larunbata 18etan Bidebietan (Luis Ignacio Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela-Leoi) non KH7 BM Granollers hartuko duen Lotería Ligako 17. jardunaldiari dagokion partidan.
Kopako kanporaketa gainditu eta gero, KH7 BM Granollers ez bezala, Helvetia Alcobendasen aurka amore eman eta gero –donostiarren aurkaria Porriñoko final-laurdenetan-, Bera Berak ligan zortzi partida jarraian nagusi izan den boladari eutsi nahi diote kataluniarren aurean, etxetik kanpo urriaz geroztik garaipenik gabe dagoelarik. KH7 BM Granollers taldeak Judith Vizuete du gidari.
Ligan Aula Valladoliden aurkako deialdia errepikatuko du Puchek, hau da, lehenengo plantillako prest dituen 13 jokalariena, izan ere, Eider Lizarbe bigarren taldearekin ia orduberean jokatzen baitu partida.
Bera Berak Rocasa estutzen jarraitu nahi du eta horretarako bi puntuak behar ditu. Selekzioetako partidak direla eta egingo den azken etenaldia aurretik, kanariarrek Telden Aiaal Zarautz hartuko dute eta Valladolideko Huerta del Reyn jokatuko dute martxoaren 5ean. Bera Berak, aldiz, Elxen izango du bere partida.
Partida atarian, Bera Berak Juan Carlos Elorza kazetaria izango du gogoan, minutuko isilunea gordeko da eta jokalari batek lore bat jarriko du bera esertzen zen lekuan.