Bera Berak Helvetia Alcobendas izango du aurrean Porriñoko Kopan
Bera Bera Eskubaloiak Loterías Ligako egungo liderra eta Kopako txapeldun Rocasa Ace Gran Canaria balizko finala arte saihestu du baina taulako alde zaileena jorratu beharko du. Gaur eguardian O Porriño udalean burutu den Kopako XXXVII edizioko ozketan, Bera Berak Helvetia Alcobendas izango du aurrean final-laurdenetan Pontevedrako herri honetan apirilaren 15etaik 17ra bitartean burutuko den lehiaketan.
Madrildarrak gaindituz gero, gipuzkoarrek Mecalia Atlético Guardés eta Zilarrezko maialako Sporting La Rioja debutariaren aurteko irabazlea izango duter aurrean final-erdietan. Hortaz, Loterías Ligako egungo sailkapenari so eginez, Bera Berak laugarren taldea eta ondoren, itxuraz hirugarrena gainditu beharko ditu finalera iristeko. 2012an Gipuzkoarrek Helvetia Alcobendasi irabazi zion finalerdietan Altean (26-21) eta azkeneko bi edizioetan Guardés finalerdietan ere bai, Alcobendas eta Castellon.
Ligan, urtarrilean Pabellon de los Sueñosen mendean hartu du Bera Berak Helvetia Alcobendas (20-27).
Halere, final-laurdenak Kopan arriskutsuak dira, 24 edizioetatik 16 aldiz irabazi du aurreneko partida Bera Berak baina Porriñon 2013n eta iaz Castellon luzapena behar izan zuen Zuazo eta Elche Mustang taldeen aurrean.
Taulako goiko aldean dira Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo batetik eta azken kanporaketatik at gelditu direnak: BM Porriño eta Rocasa Ace Gran Canaria. Ordutegiak zehaztea falta da, final-laurdenak apirilaren 15ean jokatuko dira, finalerdiak larubatean eta finala, igandean, partida guztiak O Porriñoko udal kiroldegian.
Argazkia: Juan Antonio Vizcaíno