Bera Bera

Select your language

Partidan ondo baino hobeto sartu zen Bera Bera, Bea Fernández eta Eli Pinedo internazionalak bitartekari 0-5 partzialarekin, erabat beteta eta giro aparta zuen Zarauzko Aritzbatalden jokatu zen gipuzkoarren arteko derbia Bera Berak serio hartu zuen seinale. Rocasak A Guardan norgehiagoka galduta (23-20) donostiarrek bere esku dute Ligako txapelketa berriro ere kanariarrak baino bi puntu gutxiago izan arren. Partida hasierako abantaila ondo kudeatu du Bera Berak markagailuari begiratu gabe jokatu duen Aiala Zarautzen aurrean. Puchek Alicia Fernández jarri du taldea zuzentzen eta ondoan Bea Fernández eta Martínez, Sans pivotean eta Pinedo eta Etxeberria hegaletan. Halere, Bera Bera ez da fin ibili erasoan, kontraerasoan ateratzeko baloi dexente galduz. Defentsan, ordea, ondo aritu da nahiz eta Aialak Arregi pibotea aurkitu du behin baino gehiagoetan. Ostean, Puchek Menéndez, Arrojeria, Yáñez, Ezkurdia eta Ederra sartu ditu. Tartea mantendu du baina ez zegoen eroso. Partida hasieran bezala, 1-5 partziala lortu dute lehenengo zati ondarrean eta atsedenaldia partida erabakita zegoen (7-15). Bigarren zati hasieran, gauza bera. Beste 0-5, defentsa sutsua, partida osoa jokatu duen Zugarrondo bikain eta Aiala Zarautzek 7. Minutuan lortu du lehenengo gola eta penaltiz. Erasoan, Bera Berak hobetu du eta gol politak sartu dituzte Arrojeria, Ederra edo Menéndezek. Lizarbek ere minutuak izan ditu Aritzbatalden eta partida joan ahala, tartea ere handiago zelarik. Hortaz, Bera Berak bigarren itzuliari ezin hobeto hasi du, garaipena lortzeaz gain, orain Rocasa liderra partida bakarrera baitu. Fitxa: Aiala Zarautz 16 (7+9): Odriozola, Badiola, Goikoetxea (4p), Artola (2), Granado, Arregi (3) eta Del Hoyo (1) –titular- Uria (1), Eizagirre (1), Fernández, Ubillos (1), Arruti (1), Alcoba (2), Olasagasti eta Collantes (o.a.). Bera Bera 31 (15+16): Zugarrondo, Etxeberria (2), Alicia Fernández (2, 1p), Bea Fernández (4, 1p), Sans, Martínez (3, 2p) eta Pinedo (7, 1p) –titular- Yáñez (3, 1p), Arrojeria (3), Ederra (3), Ezkurdia (1), Menéndez (3), Lizarbe eta Temprano (o.a.). Epaileak: Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa) Exclusiones: Arregui por Aiala Zarautz y Etxeberria y Menéndez por Bera Bera Partzialak: 0-5, 3-7, 3-8, 4-9, 6-10, 7-15 –atsedenaldia- 7-20, 9-23, 10-25, 13-27, 13-30 eta 16-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores