Bera Berak ez du erlaxaziorik nahi Zarautzen (larunbata 19,30etan)
Emakumezkoen eskubaloi Loterías Ligako bigarren itzuliari hasiera emango dio Bera Berak bihar Zarauzko Aritzbatalden, 19etatik aurrera (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki –Nafarroa) Aiala Zarautz izango du aurrean aurreneko aldiz leku horretan.
Helburuak ezberdinak izanik eta sailkapenari erreparatu gabe –bigarren eta azkena- donostiarrek ez dute erlaxaziorik nahi eta bere jokua hobetzen saiatuko dira. Puchek beste jokalari bat eramango du Zarautzera, Eider Lizarbe, hortaz 14 jokalariekin agertuko da, azkeneko partidetan baino bat gehiago.
Bihar Aritzbatalden gol gutxien sartzen duen taldeak, -Aiala Zarautzek partidako ia 22 gol egin ditu-, gol gutxien jasotzen duena izango du aurrean –bataz beste Bera Berak 20 baino gutxiago jaso ditu-.
Bertakoak, Bera Berako bigarren entrenatzaile ohi Martin Larrañagak zuzenduta, aurkari zuzenen aurka bi porrot jaso dituzte baina oraindik denbora dute egoera iraultzeko, bestetik, Pucheren taldeak Bidebietan Carobels ULE Cleba León aurka eta Madrilen, Helvetia Alcobendasen aurrean erakutsitakoa berretsi nahi dute Rocasa liderra estu hartu ahal izateko.
Aritzbatalden aurreneko aldiz biziko da horrelako lehia, halere, duela hamar hilabete zarauztarren 50. Urteurrenaren inguruko ospakizunetan, Bera Berak ligako partida bat eraman zuen bertara. Martxoaren 28an izan zen Canyamelar Valenciaren aurka, 29-19 gainditu zuena baja ugari izan arren (Elorza, Martínez, Etxeberria, Azanza, Zugarrondo eta Múgica), partida hartan Maialen Husillos jokalariak egin zuen debuta, egun baja dena behatz batean fisura duelarik.