Bera Bera

Select your language

Maite Zugarrondo eta Judith Sans jokalariek oso ondo ezagutzen dute Helvetia Alcobendas. Atezain nafarra Félix García entrenatzailearen agindupean egon zen bi denboraldietan eta Bera Berarekin fitxatu zuen urtean Judith Sans iritsi zen Alcobendasera. Pabellon de los Sueños delakoan urtebete egin ostean egun Bera Beran da kataluniarra baina biek “partida berezia” izango dela onartu dute.
Iazko denboraldian Maite Zugarrondok ezin izan zuen taldekideohien aurka jokatu. Bidebietan eserlekuan igaro zuen partida osoan eta Alcobendasera bidaiatu arren, harmailetik ikusi zuen partida Castelldefelsen aurkako norgehiagokan sorbaldan mina hartu zuelako. “Arantza gelditu zait, oso berezia da niretzako, nire etxea izan zen lekura bueltatzeko eta taldekide ohiak ikusteko irrikan nago” adierazi du nafarrak.
Helvetia Alcobendasek hasiera ezinhobea eman dio urteari Porriño eta Barakaldon Zuazo gaindituta eta zazpigarren postutik laugarrena salto eginez. “Orain moralki oso ondo egongo dira” adierazi du Zugarrondok. Madrildarrek baja garrantzitsuak izan dituzte iaztik hona. Sans bera, Arderius –Aula Valladolid-, Estela Carrera –Guardés-, eta Ferrer edo De la Cruz. “Betikoa egin dute, jokalari gazteak fitxatu eta dagoenarekin osatu taldea, horrela, talde ona dute Aramendia, Mónica Ausás, Alba García, Prieto eta Boada edo Gandulfo argentinarraren fitxaketarekin eta Ciobanuren itzulera, gazteak dira, kementsuak eta arriskutsuak”. Horregatik, taldeari eskatzen dio “ehuneko ehuna eman behar dugu hasieran partida konplikatua izango delako, estu-estua, ikusteko polita, jokatzeko irrikan goaz finala delakoan, jakinda bolada onean dagoen taldea izango dugu aurrean”.
Alcobendasen egindako urtean, Judith Sans eta Nora Azurmendi lagun minak egin ziren. Donostiarra, Bera Berako jokalari ohia Madrilen hirugarren denboraldia betetzen ari da. “Bakarrik esan dit bideoa ikusi behar zutela, ezer gehiago baina badakit gure partida iristeko zain daudela eta gainera urteari oso ondo ekin diote, hortaz, guztia ematera irtengo dira eta motibatuak” adierazi du Sansek. Pibote kataluniarrak onartzen du “irrikan nago berriro Pabellón de los Sueñosen jokatzeko, taldekide ohien aurka, ondo egongo da”.
Pista horretan ez ditu partida errazak izan Bera Berak eta Judith Sansek Zugarrondorekin bat egin du “guztia ematera irten behar dugu defentsan, erasoa moldatu eta Ciobanuren aurrean jaurtiketetan asmatu, partida asko ateratzen ditu eta”.
Rocasa eta Mecalia Atlético Guardésekin, Helvetia Alcobendas da etxeko partida guztiak irabazi dituen Loterías Ligako hirugarren taldea. Partida, larunbatean 17etan Alcobendaseko Pabellón de los Sueños.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores