Bera Bera

Select your language

Bere taldekoa ez ezik partidakoa golegile nagusiena ere izan zen larunbatean, Bera Berak aise irabazi zuen partidan (37-15) Carobels ULE Cleba León taldearen aurka. Sei gol sartu zituen eta ez da lehenengo aldia taldeko golegile nagusi gisa ateratzen dela, izan ere, azaroaren 7ko BM Porriñoren aurkako norgehiagokan Bidebietan, zazpi gol egin zituen Uxue Ezkurdiak. Urteko ligako aurreneko partidan Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka, Puchek hasiera zazpikotean kokatu zuen Ezkurdia esker hegalean. Ondo amaitu zituen bi kontraerasoei esker arnasa eman zien taldeari, ondoren Maitane Etxeberriari utzi zion lekua baina hegalekoa aldatzeko eta Pinedori atsedena emateko. Horrez ostean eserlekuan jarraitu zuen. Bere patua da, agertzea eta desagertzea. Duela lau urte (2012ko urtarrilean) Etxebarrin, Kukullagaren aurkako partida batean egin zuen debuta jubenil mailako zentrala. Orduan Eider Rubio eta Bea Fernández izan zituen ondoan lehenengo lerroan orain, aldiz, hegalean aritzen da, entrenatzailearen beharretara egokituz eta bost izan ditu dagoeneko: Reyes Carrere, Imanol Álvarez, Aitor Etxaburu, Tati Garmendia eta Montse Puche. 22 urte egingo ditu ostiralean. Bera Berako aurreneko ligako denboraldian bost gol egin zituen –Mar Alicanteri aurrenekoa-; hurrengoan, Imanol Álvarezekin, hamaika, Champions League eta Kopan debuta egin zuelarik. Ezker hegaleko posizioan Ziarsolo eta Pinedorekin, ‘7’a eskuin hegaletara egokitu da, Maitane Etxeberriarekin. Iaz 18 gol sartu zituen Ligan, Kopako final-zortzirenetan lau eta Superkopan nahiz EHFn debuta egin zuen eta Turkiara bidaiatu. Aurtengo denboraldian, Ziarsoloren lesioak eta Etxeberriaren arazoak tarteko, minutu ugari izan du Ezkurdiak. Izan ere, iaz baino gol gehiago daramazki egun, ligan 23 eta EHFn bat, Eslovakian sartu zuena. Superkopako finalean ez zuen suerterik izan Navarro atezainaren aurrean baina Ligan Bidebietan asmatu zuen. Bere ezaugarriak ondo baino hobeto ustiatzen ditu Ezkurdiak. Carobels ULE Cleba León taldearen aurkako larunbateko partidan nabarian gelditu zena, aurreneko baloia galdu arren, lau gol sartu zituen aurreneko zatian, hiru kontraeraso eta beste gol bat eskuin hegaletatik irteten eta Leongo defentsako erditik pasatuz. Horrez ostean, Cristina González atezainaren zutoinean jo zuen bidalitako jaurtiketa eta bigarren zatian, Palomino atezainak baloia atera zion kontraerasoan baina beste bi egin zituen, hegaletik pibote posiziora mugituz, Erreka Laranjako peñako bazkideek jokaldirik onena izendatu zuena eta Silvia Ederrari pasea eman zion. Plantillan lekua egitea kostatu zaio, baina azkarra denez aurkitu egin du eta jakin badaki lanean jarraitu behar duela baina ez da arazo, emakume saiatua delako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores