Euskal ligako partida erabakiorrak igande goizean Lezon
Kadete eta jubenil mailetan Euskal ligako txapelketako aurreneko fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direnean, Bera Berak Kukullaga Etxeabarri taldearen aurka bi partida erabakiorrak jokatuko ditu. Bidebietan pista aukerarik egon ezean, Bera Berak Lezoko Bekoerrota kiroldegian hartuko du Kukullaga. Igandean izango da, urtarrilaren 17an, jubenil mailako taldea 10etan arituko dira eta kadete mailakoak, 11,45etan.
Bestetik, bigarren fasean kokaturik, senior mailako taldeak Oñatiko Zubikoa kiroldegian egingo du debuta igandean 12etan Aloña Mendirekin. Kasu honetan, itzuli batera, sei talde hauek: Asador Basusta Pulpo K.E., Usurbil KE, Aiala ZKE, Ereintza Barymont, Iturritxo Taberna Aloña Mendi eta Bera Berak lau txartel jokoan izango dituzte igoera faseari ekiteko.
Infantil maila eta kadete mutilak
Bera Berako harrobiak asteburua Usurbilen irekiko du larunbatean. Oiardo kiroldegian arituko dira infantil nesketan Udarregi A eta Bera Bera hiru taldeak. Bestetik, Bera Bera Bi taldea Irunen jokatuko du Bidasoa B taldearen aurka Uranzu pilotalekuan larunbatean 11,15etan, Bera Bera Bat taldeak, berriz, Bidasoa A hartuko du igandean Yoldin 10etan eta infantil mutilen taldeak ostean 12,30 etan Egia Peñaflorida.
Azkenik, kadete mailako taldeak Artalekun jokatuko du larunbatean 12,15etan Bidasoa Irun B taldearen aurka.
Ainhoa Etxeberria, jubenil mailako jokalaria J. A. Garaikoetxearen Argazkian: