Bera Berako senior taldeak Egiaren aurka (22-19) garaipenarekin itxi zuen euskal ligako aurreneko fasea. Itzuli batera egindako lehiaketan Dani Nieto eta Josu Manzanoren taldea Usurbilen atzetik gelditu da, partida guztiak irabazi dituena.
Hemendik aurrera, bigarren faseari ekingo diote Gipuzkoako sei talde onenak: Bera Beraz gain, Usurbil, Aiala, Ereintza, Aloña Mendi eta Pulpo.
Partidan albiste pozgarria eman zen, izan ere, eskuin sorbaldako ebakuntza jasan ostean Lur Errekondo (argazkiak) berriro jokatu zuen partida ofiziala. Argazkiak: Bera Bera vs Egia
Harrobiko beste partidan, kadete mailako mutilen taldeak ez zuen asmatu ate aurrean eta Bidebietan galdu egin zuen 19-25 Zumaiako Pulpo taldearen aurka.
Argazkiak: Bera Bera vs Pulpo