Amaieran aurkitu du bidea Bera Berak Zuazoren aurka (18-16)
Partidako 47. minutuan hutsartea eskatu du Montse Puche entrenatzaileak. Elizegik penaltia gauzatu du eta 12-14 ezarri du markagailuan baina Bera Beraren arazoa erasoan zegoen. Bigarren zatian bi gol zeraman, Menéndezen jaurtiketa bat eta Etxeberriaren kontraerasoz, gipuzkoarrek Castellanos atezainarekin egin dute topo. Baina irtenbidea defentsan zegoen.
Puchek Pinedo banakako defentsan kokatu zuen Steinbach ondoan, Zuazori asko kostatu zaiona gainditzea. Joku geldia adierazi diote behin baino gehiagoetan eta Ana Tempranok asmatu du geldiketa erabakiorrak egiten. Pinedok, berriz, bi kontraeraso, penaltiz beste bi gol eta beste bat, azkena, baloi loratu bitartez 18-16 ezarrita.
Fitxa: Bera Bera 18, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 16
Bera Bera 18: (10+8): Temprano, Ezkurdia (2), Menéndez (2), Arrojeria, Ederra, Yáñez (2) eta Pinedo (7, 2p) –titular- Sans, Martínez (1p), Etxeberria (1), B. Fernández eta A. Fernández (3). Deialdian: Zugarrondo.
Prosetecnista Zuazo Barakaldo: 16 (8+8): Castellanos, O. Gil (1), Elizegi (2), Nogales, Hernández (3), Steinbach (4) eta Berastain –titular- De Andrés (1), A. Gil (3), Azaola (2) eta Martin.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamante (Nafarroa).
Kanporatuka: Martínez eta Arrojeria Bera Beratik eta Martin Zuazotik
Partzialak: 1-0, 2-1, 5-2, 6-5, 7-6, 10-8 –descanso- 11-11, 11-13, 12-13, 14-14, 16-16 eta 18-16