Bera Bera

Select your language

Bi hilabete eta gero Bera Bera Loterías Ligara itzuliko da, izan ere, azken partida azaroaren 10ean izan zen Oviedon, irabazi zuena (19-25) eta Bidebietara ere itzuliko da BM Porriñoren aurkako azken garaipen ostean (29-19). Norgehiagoka Álvarez –EAE- eta Bustamante –Nafarroa- epaileek zuzenduko dute eta aurrean, sailkapenean laugarrena den Prosetecnisa Zuazo Barakaldo.
Biharko nobedadea Bea Fernández izango da. Frantziako Fleury taldean hiru urte t’erdi igaro ondoren Bera Berara itzuli da kantabriarra. Donostian bi urte egin zituen internazionalak, azken denboraldian Bera Bera Kopako finalera iritsi zen Altean eta aurreneko aldiz Ligako azpitxapeldun gelditu zen, bi kasuetan Itxako izan zuten aurretik gipuzkarrek.
Hortaz, Ziarsolo eta Múgica salbu, Puchek aurreneko plantillako 13 jokalari ditu prest oso txapelketa ona burutzen ari den Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka. Bera Berarekiko puntu bakar batera, zazpi garaipen lortu dute, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka berdintzea lortu zuten eta Zarauzko Aritzbatalden eta Barakaldon Rocasaren aurka galdu zuten.
Ainhoa Hernández Mundiala jokatu duen pibotea, Oihane Gil eta Elizegi jokalariei gehitu zaie aurten Steinbach alemaniarra, Castellanos atezaina eta Nogales zentrala, ondorioz, Zuazo talde arriskutsua da, Bera Berarekin eman diren azken emaitzak adierazten baino gehiago.
Donostiarrek, berriz, jakin badakite ezin dutela akatsik egin eta Rocasa presionatzen saiatuko dira. Kanariarrek Challenge Cupean egingo dute debuta eta Valentzian jokatuko dute jardunaldia urtarrilaren 13an. Antza, gipuzkoarrek ondo hartu dute etenaldia, lagunartekoetan eta Euskal Kopan abiadura berreskuratu dutela antzeman da eta orain baliabide gehiago dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores