Bera Bera

Select your language

Ligara itzultzeko bi egun falta direla, Montse Puche entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean bere taldearen berri emateko eta nola prestatzen ari den larunbateko partida, izan ere, Bidebietan hartuko du 19etan Prosetecnisa Zuazo Barakaldo. Urte amaieran eta urte hasieran Zuazoren aurkako partidak nagusitasunez irabazi arren, Zallan lagunartekoan eta Zarautzen Euskal Kopan, Puchek uste du larunbatekoa beste partida bat izango dela. “Ez da ezertan berdina izango, oso puntu garrantsitsuak dira, Zuazo puntu bakar batera dugu eta irabaziz gero indartsu aterako gara”. Pucheren esanetan “Zuazo ez da Euskal Kopakoa izango”. Aurkariaz galdetuta, madrildarrak azaldu du “Zuazok ideia taktikoa anitza du, ideia garbiak ditu, baina prozeduran aztertu ditugu eta badakigu zer egin behar dugu eta zentzuk dira kontrolpean izan behar ditugun jokalariak”. Bizkaitarrak laugarrenak dira sailkapenean Bera Berarekiko puntu batera. Puchek dio “ondo” ikusten duela bere taldea. Lagunartekoak eta pasa den asteburuko partidak “konfidantza hartzeko, sensatzioak eta taldeak denboraldiko bigarren faseari gogor ekiteko”. Ziarsolo eta Múgica jokalariaz gain, beste guztiak prest ditu, Pinedo, Etxeberria, Zugarrondo eta Bea Fernández barne. Azken honi buruz, Puchek azpimarratu du “gogotsu dagoela, berak ahalik eta gehien eman nahi dio taldeari eta taldekideak badakite, oso garrantsitsua da hori”. Bera Berako entrenatzaileak ziurtatu du bere taldeak “jakin badaki hemendik maiatza bitartean partida guztiak finalak izango direla. Norabide zuzenean gaude, taldea gogotsu dago eta sinistitua”. “Liga oso luzea da eta aukerak izatea gerta daiteke” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores