Udane Rodríguezek debuta egin zuen Bera Berarekin
Bosgarrenean egin du debuta Udane Rodríguez atezainak Bera Berarekin partida ofizialean. Atzo izan zen, Zarautzen ospatu zen Euskal Kopako finalean, gipuzkoarrek irabazi ziotena Prosetecnisa Zuazo Barakaldori (31-16).
Bezperan, Kukullagaren aurkako finalerdian, Maite Zugarrondok hamar minutu egin zituen eta eserlekuan ezarri zen ondoezik. Temprano atepean jarri zen eta atzorako Puchek Udane Rodríguez deitu zuen.
2015eko martxoan Zugarrondok sorbaldan mina hartu zuen Vivelafruta Castelldefels taldearen aurka eta Udane Rodríguez hiru norgehiagoketan izan zen: Madrilera egin zuen bidaia Helvetia Alcobendasen aurka, Zarautzen jokatu zen Canyamelar Valencia taldearen aurrean eta Elxera ere egin zuen bidaia. Aurtego denboraldian Elche Mustang taldearen aurkako partidan ere izan zen Bidebietan, Temprano baja izan zen partidan, bere aita zendu zelarik.
Atzo partidako azken hamar minutuak jokatu zituen Udanek, 25-13 alde. Sartu eta berehala Sanz piboteari atera zion baloia baina penaltia adierazi zuten, Velascoren jaurtiketa ikutu zuen baina ezin izan zuen gola saihestu. Horren ostean, Mujikari bi jaurtiketa gelditu zitzaion, bat hegaletik eta beste alboko posiziotik. Ez zuen Steinbachen jaurtiketa ikusi, De Andrés jokalariak kanpora bidali zuen baloia, ezin izan zuen Sanz pibotearen gola sei metroetatik eta Tania Yáñezi bidalitako baloia galdu zuen. Azken bi baloiak Judith Sansek urrundu zituen. Hortaz, minutu oparoak jokatu zituenak Udanek eta 6-3 partziala alde.
Horrela, Udane Rodríguezekin, azkeneko lau urtetan, zortzi jokalari gipuzkuar dira Bera Berarekin debuta egin dutenak: Uxue Ezkurdia, Olatz Ramon, Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria, María Akuña, Maialen Husillos eta Eider Lizarbe.