Plantillako prest dauden jokalariak deitu ditu Montse Puchek asteburu honetan Zarauzko Aritzbatalden burutuko den Euskal Kopari ekiteko.
Iaz bezala, aurreneko finalerdian (17,30etan) Bera Berak egun zilarrezko mailan dagoen Kukullaga Etxebarri izango du aurrean eta ondoren, 19,30 etan, Aiala Zarautz eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok igandean 12etan ospatuko den finaleko bigarren txartela izango dute jokoan.
Hortaz, lesioetatik sendatzen ari diren Maialen Múgica eta Matxalen Ziarsolo, Pinedok atsedena hartuko du eta oraindik jokatzeko lizentziarik gabe dagoen Bea Fernández izan ezik, gainontzeko jokalariak izango dira Aritzbatalden, aste honetan taldearekin bat egin duen Maitane Etxeberria barne.