2015: Hirugarren Liga jarraian eta bosgarren Supekorpa
Bera Bera Eskubaloiak atzo burutu zuen urteko azken entrenaldia burua Euskal Kopan jarrita, Zarautzen ospatuko dena asteburuan Loterías Ligako hiru euskal taldeekin eta egun zilarrezko mailan dagoen Kukullaga Etxebarri. ETa nola ez urtarrilaren 9an ligaren bueltan.
Plantillak 2015 urteari amaiera jarri zion, Bera Berak hirugarren liga jarraian lortu duen urtea, Telden garaipen handia eskuratuz (21-24) matematikoki txapelketa eman ziona liga amaitzeko bi jardunaldi gelditzen zirenean. Era berean, bosgarren Superkoparen jabe egin zen Bera Bera –laugarren jarraian- Rocasa Gascan gaindituta (18-17) abuztuaren 29an.
2015. urtea Zarautzen Euskal Koparekin hasiera eman zion Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo finalean eta Kukullaga Etxebarri finalerdian gaindituta. Halere, ondoren, Maialen Múgica lesioa larri izan zuen, jokatzerik ez du izan zarauztarrak eta egun errekuperazio prozesuarekin jarraitzen du ahalik eta azkarren pistara bueltzatze aldera.
Lidergoan kokatu zen Bera Bera Bidebietan Rocasari (25-20) irabazita, horren ostean Eli Pinedok oinean zituen arazoak konpondu zituen, Maitane Etxeberriak ere arazo fisikoak izan zituen eta otsailean taldeak ez zuen jakin zuen guztia ematen, EHFn Turkiako Muratpasa taldeak kanporatu zuen eta Castellon ospaturiko Kopan, final-laurdenetan luzapenean baino ez zuen Elche Mustang gainditu, Guardesen aurrean partida bikaina jokatu zuen finalerdietan eta finalean 5-11 atzetik joanda bigarren zatian berdintzea lortu zuen baina luzapenean (19-20) galdu zuen Rocasarekin.
Lider izan arren, taldeak ez zuen sendotasunik ematen eta zailtasun handiko egutegia kontutan hartu, batez ere etxetik at: Alcobendas, Elx, A Guarda, Rocasa eta León, zuzendaritzak Etxaburu ordezkatu zuen. Tati Garmendiak hartu zuen taldea hiru partidetan eta martxotik aurrera Montse Puchek hartu zuen gidaritza, Ike Cotrina eta Eider Rubio lagun.
Plantillak erronkari bikain erantzun zion eta garaipenak eskuratu ahala ligari eutsi zion Telden.
Altak eta bajak
Bera Berak ezin izan zuen galerazi Patri Elorza eta María Núñezen galera, Frantziako ligak deituta. Era berean, Nagore Arizaga bere lan esparruari heldu zion eskubaloia utziz eta Amaia Azanzak ez zuen errenobazi aukerarik izan.
Aitzitik, bi urteko kontratua sinatu zuten Montse Puche entrenatzaileak eta Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria eta Alba Menéndez, kasu honetan aukera delarik, proiektua hain epe motzera ez gelditzeko. Era berean Ziarsolo, Pinedo, Ederra, Temprano, Martínez, Múgica eta Zugarrondok berritu zuten kontratua, Uxue Ezkurdia lehen taldearekin sinatu zuen, Aiala Zarautzen jarraitu du utzita Andrea Zaldua –belaunean eta txorkatilean lesio larri izan du- eta Tania Yáñez, Judith Sans eta Alicia Fernández fitxatu zituen.
Aurredenboraldian zalantzak agertu arren, Bera Berak Rocasa gainditu zuen Gascan buruturiko Superkopan (18-17) baina Alicia Fernández, Matxalen Ziarsolo eta Maitane Etxeberria lesioak eta oraindik garaiz zela berriro osatzen ari den taldea, udazkenean Bera Berak Bidebietan galdu zuen Rocasarekin (26-27) eta A Guardan (25-20), hortaz, gipuzkoarrak bigarrenak dira sailkapenean Rocasarekiko lau puntura. EHFn ere albiste txarrak Eslovakiako Iuventa Michalovce taldea ezin izan duelako gainditu (58-53).
2015. urtean, Bera Berak 34 partida ofizialak jokatu ditu, 26 garaipen, hiru berdinketa eta bost porrot jaso ditu.
Bea Fernández
Azaroraren amaieran, kudeaketa on baten ondorioz, Bea Fernández jokalari internazionala fitxatu zuen Bera Berak. Eskarmentua eta kalitatea ziurtatuko ditu kantabriarrak gutxienez, denboraldi amaiera arte.
Ekonomikoki oreka eta harrobiaren aldeko apustua
Aurrekontuak estu jarraitu arren, Bera Berak zuen azkeneko denboraldietan sortutako zorra %60an murriztu zuen. Egindako esfortzuak etekinak eman dituzte eta baliabideak erakartzen jarraituko du taldeak emakumezkoen eskubaloiko elitean jarraitu ahal izateko.
Zentzu honetan, Bera Berak inguruko jokalarien aldeko apustua egiten jarraituko du, pixkanaka harrobiko jokalariak lehen taldetik gertu jarriz. Ezkurdia, Arrojeria, Etxeberria finkoak dira eta, besteak beste, Maialen Husillos eta Eider Lizarbe sartzen ari dira.