Kanpusa amaituta; larunbatean Bidebietan II. Gabon txapelketa
Urteko azken astean egon arren, Bidebietako kiroldegian ez da eskubaloia falta. Atzo urteari amaiera jarri zion Loterias Ligako taldeak Kanpusean aritu ziren neska-mutilekin partidatxoa jokatu zuena. Montse Puche eta Eider Rubioren taldea, Bea Fernández barne, lehiaketara itzuliko da laster, Zarautzen Euskal Kopan asteburu honetan eta batez ere ligari berriro helduko dio urtarrilaren 9an (19etan) Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurrean, Bidebietan ere bai.
Kanpusean elkarturiko 25 neska-mutilek hiru egunetan kirola, eskubaloia eta jokuekin gozatu ederra hartu dute, María Gracia eta Ane Sarasolak antolaturik, Irati Kamio, Elene Sanz, Maider Amilibia, Uxue Larzabal eta Ane Zelarain laguntzarekin. Eskubaloiaz gain arraunean –Donibaneko Juanjo Larzabali esker- eta pintballekin bikain pasatu dute.
Larunbata 2, Bidebietan txapelketa
Iazko arrakastari helduta, Bera Berak Gabonetako II txapelketa antolatu du Bidebietan urtarrilaren 2rako. Egun osoan zehar -9,30etatik 20ak bitartean- infantil, kadete y jubenil mailako Bera Bera, Urola, Elgoibar, Bidasoa, Aloña Mendi eta Zarauzko neska-mutilak elkartuko dira.
Eta igandean, urtarrilaren 3an, Bidebieta ere bai, 10etatik 11,30etara, jokuak eta partidak antolatu dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat.