Jokelyn Tienstra zendu da, Bera Berako jokalari ohia
Holandako Eskubaloi Federazioak zabaldu zuen albiste tristea, 45 urte zituela Jokelyn Tienstra zendu zela, gaixotasun larri baten ondorioz. Holandako atezaina Bera Berako plantillako jokalaria (argazkian 22 zenbakiarekin) izan zen hiru denboraldietan: 2003-04, 2004-05 eta 2005-06an.
Donostian, besteak beste, bat egin zuen Tati Garmendia, Esme López, Amaia Ugartemendia, Eli Pinedo –urtebete-, Patri Pinedo, Matxalen Ziarsolo, Darly Zoqbi, Nagore Zipitria, Zulai Agirre, Manuela Fiedel eta Verónica Valverde. Entrenatzaile izan zituen José Luis Villanueva eta bi urtetan Reyes Carrere.
Bera Berak doluminak bidali dizkio familiari.
Argazkian, 2005-06 denboraldiko plantilla.