Bera Bera

Select your language

Ana Echeveste Kiropraktika Zentruarekin iritsitako hitzarmen aurkezpenean orain arte egindakoaz mintzatu zen Tati Garmendia kirol arduraduna. Superkoparen jabe egin da Bera Bera, ligan bigarren sailkatua da –Rocasak baino lau puntu gutxiago- eta EHF lehiaketatik at dago Eslovakiako Iuventa Michalovce taldeak kanporatua. Garmendiak kontraesanak aipatu ditu: “Aurredenboraldian eta Superkopa atarian ez ginen faboritoak, Superkopa behin irabazita gauzak aldatu ziren zeharo eta Rocasa eta Guardesekin galdu ostean antza ez dugu zereginik ligan”. Horregatik, lasaitasuna eskatu du eta “egia bada ere liga ez dagoela gure esku, oraindik ez gaude baztertuak Rocasak partida bat galduz gero hortxe gaudelako”. Bera Bera Eskubaloi arduradunak onartzen du “akatsa izan da Bidebietan Rocasarekin galtzea, kontutan hartuta emaitza hori eman zitekeela, hori bai, Guardesen aurka galtzea A Guardan ez da sorpresa are gehiago Etxeberria eta Ziarsolo baja izan zirela”. Tati Garmendiak onartu du ere bai “Europan jarraitu nahi genuela baina igandean ikusi genuen bezala Iuventa Michalovce talde indartsua da”. “Taldeak aldaketa sakonak jasan ditu eta jokalari gazteak fitxatu” azaldu du arduradunak. “Ondoen zegoenean Aliciak lesiona izan zuen eta hilabete bat taldetik kanpo egon zelarik; Judith Sans defentsan oso ondo betetzen ari da bere lana, zehetasunak faltan eta Tania Yáñez egokitzen ari da lan kontuak direla eta, bere papera aurkitzen ari da”. Bea Fernándezen apostua azpimarratu du eta “laguntza handia emango digu” aipatu. Hori dela eta “lanean jarraituko dugu”. “Aurten atzetik goaz baina hobetzeko tartea dugu, egoera iraultzeko gaitasuna dugu, hortaz, 2016 urtea interesgarria izango da Superkoparekin ez garelako asetu”. “Presioarekin jokatzen dakiten jokalariak ditugu, jakin badakite ezin dutela hutsik egin eta ligako titulua irabazteko aukera dugu” gaineratu du. Lesionaturik dauden jokalariaz galdeturik, aipatu du Maitane Etxeberria hobeto dagoela baina atsedena behar duela, Matxalen Ziarsoloren itzulera beranduago izango da eta espero dut Maialen Múgica laster bueltatzera taldera”. Ekonomikoki baikor agertu da Tati Garmendia “iaz oso ona izan delako eta zorra portzentai handi bateak murriztu dugu”. Udalean nahiz Foru Aldundian osatu diren taldeei dagokionez “dirulaguntzetan zenbaki berdinak ditugu, entzuten dugun musika gustokoa dugu eta orain ea nola gauzatzen den zain gaude, babesa pribatuak lortzea da gure erronka eta agian fiskalitate neurri berriak har daitezke”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores