Bera Bera

Select your language

Bera Bera EHFko at gelditu da gaur eguardian Gascan berdindu eta gero (24-24). Hirugarren txandari dagokion kanporaketan gipuzkoarrek bost goleko tartea irauli behar zuten Iuventa Michalovce taldeari. Saiatu da, Puchek aldaketak igarri zituen eta 5-1 defentsak etekinak eman dizkio, eslovakiarren lehenego lerroari mina eginez eta gaur Tempranok jaurtiketak gelditzeko gai izan da. Partida hasieran, Bera Berak ez du erasoan asmatu, ezta Chernova errusiarraren bi kanporaketa jarraian aprobetxatu ere. Eslovakiarrak nagusi markagailuan eta Bera Bera gerturatu da atsedena iritsi aurretik (9-10). Bigarren zati hasieran 0-3 partziala lortu du Bera Berak (12-10). Alicia Fernandezi erasoan falta adierazi diote, horren ostean sei kanporaketa jasan izan ditu taldeak eta ia beti jokalari bat gutxiagorekin ezin izan du Bera Berak kanporaketa irauli. Fitxa: Bera Bera 24, Iuventa Michalovce 24 Bera Bera 24 (9+15): Temprano (1), Etxeberria (1), Menéndez (2), Arrojeria (1), Sans (2), Martínez (5, 3p) eta Pinedo (10,5p) –titular- Ederra, Fernández (1), Yáñez (1), Ezkurdia y Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Husillos eta Lizarbe. Iuventa Michalovce 24 (10+14): Lafuente, Holesova (4), Chernova (1), Wollingerova (3), Perederiy (5), Filkova (3) eta Habankova (7) –titular- Fucher (1), Golubeva, Bjaciova, Medvedova (p.s.), Gubikova (p.s.) eta Kisikova. Epaielak: Maria Bennani eta Safia Bennani (Suedia). Delegatua: Joao Costa (Portugal) Kanporatuak: Sans (2), Martínez, Temprano, Etxeberria eta Puche Bera Beratik eta Chernova (2), Filkova, Perederiy (2) Iuventatik. Partzialak: 2-2, 2-4, 4-5, 6-6, 7-9, 9-10 –atsedenaldia- 12-11, 14-13, 16-17, 19-18, 21-22 eta 24-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores