Eslovakiako Michalovce hirian ospaturiko partida amaitu eta berehala, non Bera Berak bertako Iuventa taldearen aurka 34-29 galdu zuen, plantillak idei nagusi bat barneratu zuen, kanporaketa iraultzeko gai zirela eta, horrez gain, sinisten dutela.
Bera Berako eraso jokual hutsuneak aurkitu zuen eslovakiarren defentsan, hiru kontraeraso baino ez zituen gauzate eta, akaso garrantzitsuena, orain badaki aurkariaren indarguneak eta gabeziak, astean zehar landu dituenak, aurrean Iuventa Michalove talde azkarra, kanpoko jaurtiketa indartsua duena baina, aitzitik, eslovakiarrek sufritzen duten arloetan eragin. Lehenengo lerroan Fucher edo Wollingerova zentralak zuzentzen dute jokoa, Chernova eta Fulkova albokoak, Perederiy pibotea eta Holesova eta Habankova hegalekoak Lafuente edo Medvedova atezainekin Eslovakiar txapeldunen zutabeak dira. Halere, Bera Berak baliabideak ditu bere jokua gelditzeko, kontraerasoak gauzatzeko bidea emango dutena edo pazientzia baloia ondo mugitzeko defentsan hutsuneak aurkitzeko.
Puche eta bere plantilla jokua ona eginez gero iraulketa posible dela sinisten dute. Gogoan, duela bi urt t’erdiko kanporaketa, 12 goleko tartea berdindu zuen Bera Berak Vistal Laczpol taldearen aurka.
Donostiarrek Polonian gol gehiago sartu zutenez Errekopako final laurdenetara sailkatu ziren.
Bera Bera entrenatzaileak Eslovakiara bidaiatu zuten 13 jokalari eta Eider Lizarbe deitu ditu. Partida eguardiko 12etan hasiko da (ETB1), Maria Bennani eta Safia Bennani suediarrak zuzenduko dutena, Joao Costa portugesa EHFko delegatua delarik.Abonatuek sarrera libre izango dute eta gainontzekoek 8 euro ordaindu beharko dute, gazteek (12-18 urte) eta jubilatuek, lau.