Bera Bera

Select your language

Bera Beran guztia ez da Europako Lehiaketa. Harrobiak zazpi partida jokatuko ditu, aurrena Errenteriko Beraungo pilotalekuan, infantil mailako Bera Bera Bi neska taldeak Ereintza A izango du aurrean. Bestetik, Bera Bera Bat taldeak Zarauzko Antonianosen jokatuko du Orioko Ikastolaren aurka 11etan. Infantil mailako partidak osaturik geldituko dira mutilen partidarekin, Urnietan 16etan bertako Ñam Restaurantes taldearekin.
Bestalde, mutilen kadeteak Bidebietan La Salle Legazpi hartuko dute larunbatean 16etan.
Eta Legazpira egingo du bidaia Bera Berako senior taldeak, larunbatean Bikuñan 19,15etan La Salle Legazpiren aurka jokatzeko Xabier Elizetxea eta Jon Mendizabal gidaritzapean.
Bukatzeko, Zuazo Barakaldo ez du igande eguardian baino beste ordutegirik aurkitu euskal ligako kadete eta jubenil mailako partiden ordutegiak ezartzeko , Donostian EHFko itzulera norgehiagokarekin bat egingo duelarik. Horrela, kadete taldeak 10,30etan jokatuko du eta jubenil taldeak 12,15etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores