Menéndez, Yáñez eta Ezkurdia, Euskadirekin
Bera Berako ia plantilla osoa martxan jarraituko du datorren astean. Astelehenean deitu zituzten
Euskadirekin Bera Berako Alba Menéndez, Tania Yáñez eta Uxue Ezkurdia –debuta egingo duena-. Silvia Ederra ere bai baina nafarrak joaterik ez du. Bestetik, Pinedo eta Temprano Espainiako selekzioarekin arituko dira Gijónen eta Arrojeria, Martínez, Sans eta Zugarrando Unibertsitate mailako selekzioarekin.
Imanol Álvarezek zuzentzen duen selekzioak datorren astelehenean entrenatuko da Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian 18,45etatik aurrera, Getxoko Naziarteko txapelketa prestatze aldera, azaroaren 23tik 27ra bitartean burutuko dena Angola eta Espainiako Unibertsitate mailako selekzioekin.
Horrela, Euskadik asteazkenean Angola izango du aurrean Faduran 20,30etan eta ostiralean Getxoko Gobelan 19,30etan Unibertsitate mailako selekzioa. Angola eta Espainia astelehenean elkarren aurka arituko dira Gobelan 20etan.