Bera Bera

Select your language

Alboko jokalari Beatriz Fernández Bera Bera Eskubaloira itzuliko da datorren urtarriletik aurrera gutxienez 2016ko maiatzaren 31ra arte jokatzeko.
Hortaz, Reyes Carrere entrenatzaile zelarik 2010-11 eta 2011-12 denboraldietan egon zen taldera itzuliko da kantabriarra. Bea Fernándezek ligan 105 gol sartu zituen lehenengo denboraldian eta 114, bigarrenean, Liga eta Kopako azpitxapeldun gelditu zelarik. Hurrengo urtean Frantziako Fleury Loiret taldeak fitxatu zuen eta bertan igaro ditu lau denboraldiak, liga, Frantziako Kopa eta LFH delako kopa irabazi eta iaz Errekopako finalista izan zelarik.
Lehengo astelehenean Bea Fernándezek arrazoi pertsonalak medio Fleury Loiret taldea utzi zuela zabaldu zen albistea. Frantziako klubak eginiko komunikatuan Bea Fernándezek kirol arloan eta pertsonalki eman duena goraipatu zuen.
Bera Berarentzat oso jokalari garrantzitsua da plantilla laburra eta lesioak medio are laburrago. Horrez gain, kluba ezagutzen du, taldekideak izango direnak ia guztiak, kirola maila altuago du orain eta Bera Berak aukera on bati heldu dio, batez ere, jokalariaren jarrera ezin hobea izan da eta txalotzekoa.
Biharko prentsaurrekoan, Montse Puchek EHFko itzulera partidaren inguruan eskaini behar zuena, igandean Gaskan Iuventa Michalovceren aurkako partida komentatzeko alegia, Tati Garmendiak fitxaketa baloratuko du.
Bestetik, Bea Fernández azaroaren 23tik 29ra bitartean Gijonen Espainiako selekzioak burutuko duen konzentrazioan izango da eta litekeena da aurkezpena urtarrilean egitea Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores