Bera Bera

Select your language

Bera Berari EHFko hirugarren txandan egokitu zaion aurkaria, Iuventa Michalovce eslovakiarra taldea gaztea da eta bere ezaugarri nagusiena abiadura da. Gazteak izan arren –bataz beste 23 urte- Eslovakiarekin internazionalak dira Filkova eta Habankova alboko jokalariak eta Medvedova atezaina. Horrez gain lau jokalari ukrainiarrak diru, Kucher da taldea zuzentzen duena eta Perederiy pibotea, internazionala. Errusiako Togliattiko Chernova eta Golubeva alboko jokalariak ere Iuventarekin daude eta 30 urterekin eskarmentu gehien duena Raquel Álvarez Lafuente atezain asturiarra da. Egun Eslovakiako txapeldun, Iuventa Michalovce bere ligako liderra da jokaturiko hamar partida irabazita, azkena lehengo asteazkenean Partizánske taldearen aurka (37-17). EHFko hirgarren txandan dago Luxemburgoko HC Standard taldea aise gainditu ostean (95-25), kanporaketa osoa Michalovcen jokatu zelarik. Jasotako informazioarekin, Montse Puche entrenatzaileak eraso jokoan erabiltzen duen abiadura azpimarratu nahi izan du, Kucher jokalaria goraipatuz. Bera Berak bihar egingo du bidaia, igande goizean entrenatuko da Chemkostav arena izeneko pistan, partida jokatuko den lekuan, 1.800 eserlekuentzako eskubaloi pista. Igandean 17,15etan izango da norgehiagoka, bertako Sport1TV telebistak eskainiko du eta Maike Schilha eta Tanja Schilha alemaniarrek zuzenduko dutena; delegatua Ukrainiako Wassili Fegir izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores