Bera Bera

Select your language

Deitu eta handik egun gutxitara Bidebietan zegoen, Etxaburu kargutik kendu eta ligako hurrengo partidan, Tati Garmendiak zuzenduriko hiru norgehiagokan ondoan izan zuen Montse Puche, izan ere, Alcobendasen eserlekuan izan zen eta martxoaren bukaeran Canyamelar Valencia taldearen aurkako partidan, Zarautzen ospaturikoan ere bai. Ike Cotrinak laguntza eskaini zion hasieran Tatiri eta ondoren Montseri eta Elxen eserlekuan egon zen aurreneko aldiz. Hor kokatzen da ofizialki Pucheren debuta entrenatzaile gisa, El Carrus kiroldegian hain zuen, non Bera Beraren abiadura Elche Mustang taldearen gainetik pasatu zen (16-25), orduan ligako laugarren sailkatua. Bera Beraren intentsitatea handitu zuen Puchek, erasoan bide berriak eman zizkion taldeari gipuzkoarren baliabideak handituz eta urratsez urrats, oztopoak gainditzen joan zen uste baino aiseago, batez ere, Aularen aurka Bidebietan (36-23), Guardés (20-26) edo Rocasa (21-24) non Bera Bera ligako txapeldun sortatu zen matematikoki. Iazko denboraldian zazpi partida izan ziren, sei garaipen eta berdinketa bat, Leonen azken partidan lorturikoa, Bera Berak ligan puntu errekorra gainditu zuelarik, 48 rekin, alegia. Elxeko partidatik hona hamahiru zuzendu dizkio Puchek ligan Bera Berari, hau da, itzuli osoa eta emaitza ia gaindiezinak: 12 garaipen eta berdinketa bat. Gainera tarte honetan liga eskuratu du, hirugarrena erreskan, eta horrez gain, aurtengo denboraldia ireki zuen laugarren Superkopa, Rocasari irabazi ziona (18-17). Defentsan bi erreferentzi galdu arren, fitxaketa berriak jokura moldatu eta eraso jokoa lantzen jarraitu arren, bataz besteko gola, alde nahiz kontra hobeak ditu egungo denboraldian. Donostiarrek 31 gol sartzen dituzte (Bidebietan, 32) eta 19 jaso. Eta ibilbide honetan aipatzekoa da ere Eider Rubio eta Ike Cotrinak burutzen ari diren lana, zalantzak, ideiak eta asmoak aztertzen ditu beraiekin asko estimatzen duen laguntza, Nerea Uranga eta Iker Fernándezen lanarekin berdin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores