Eskarmentuak eman dio garaipena Bera Berari Málagan (19-25)
Emaitzak ez du adierazten gaur arrastsaldean Málagan bizitakoa, bertako Clínicas Rincón eta Bera Beraren arteko partida, Loterias Ligako seigarren jardunaldian. Izan ere, malagako taldeak gipuzkoarrak estu hartu du eta partida amaieran 0-4 partzialari esker nagusitu dira euskaldunak.
Plantilla osoa eraman arren –Maialen Múgica salbu-, Puchez ez ditu Alicia Fernández eta Matxalen Ziarsolo kantxaratu, belaunean mina jarraitzen du kapitainak. Aldaketa gutxi izanda, taldeak ez du ondo hasi partida, intentsitaterik gabe, Clínicas Rincón taldeak markagailuan aurretik jarri delarik Mjaerum, Gutiérrez eta Valdivia jokalarien golei esker.
Bera Berak erantzun dio gol bakoitzari, Pinedok birritan eta Menéndez baina kostatu zaio El Carranqueko pistara egokitzea. 6-0 defentsan, Puchek hiru aldekata zituen, Ederrak Sans ordezkatu du defentsan eta Yáñez eta Ezkurdia. Kataluniarrak ezarri du 6-8 (13. min) markagailuan baina Virginia Fernández atezainak galerazi du donostiarrak abantail gehiago hartzea.
8-9 tik 11-9 pasatu da partida Yáñezen kanporaketa medio. Tempranok Zugarrondo ordezkatu du, defentsak Clínicas Rincón estutu du eta Ana Martínezen gol batekin, Pinedoren beste hiru eta Ederraren bikin, Bera Bera atsedenaldira 12-14 aurretik iritsi da.
Bigarren zati hasieran Ederrak 12-15 jarri du baina Jennifer Gutiérrez berak bakarrik berdindu du lehia.
Pinedok berriro aurretik jarri du Bera Bera, Bea Puertasek berdindu du (16-16. min 39) baina hortik aurrera gipuzkoarren eskarmentua nagusitu da. Martínez, Yáñez eta Ederrak 16-19 (min 44) jarri dute, Clínicas Rincón gerturatu da (18-19, min 47) baina azken 13 minutuetan gol bakar bat sartu dute eta Bera Berak norgehiagoka itxi du.
Hortaz, landutako partida, pistako bederatzi jokalariekin datorren egutegia dela eta arriskurik hartu gabe. Gakoa, zati bakoitzaren amaieran egon da, 23. Minutuan 12-10 aurretik zen Clínicas Rincón eta atsedenaldian 12-14 eta 18-19tik hamahiru minutu falta, 19-25 amaieran.
Bera Berak gainera Prosetecnisa Zuazo Barakaldori aldea kentzen dio Zarautzen galdu baitute bizkaitarrek (26-22) beste emaitza harrigarriak eman diren jardunaldian, izan ere, Carobels Cleba León 22-21 irabazi dio Helvetia Alcobendas (9-15 atsedenaldian), Aula Valladolidi irabazi dio BM Porriñok (26-33) eta Jofemesa Oviedok eta Canyamelar Valenciak, berdindu.
Larunbatean Bidebieta (19etan), lidergoen arteko lehia: Bera Bera vs Rocasa Ace Gran Canaria, partida guztiak irabazi dituztenen arteko norgehiagoka.
Fitxa: Clínicas Rincón Málaga 19, Bera Bera 25
Clínicas Rincón Málaga 19 (12+7): Fernández, Méndez (2), Mjaerum (1), Moreno (2), Puertas (3), Gutiérrez (6), Valdivia (3), Cuevas (1), Mihajlova (1), Jiménez, López, Mrkik, Vera eta Solano (o.a.)
Bera Bera 25 (14+11): Zugarrondo, Etxeberria, Menéndez (2), Ederra (4), Arrojeria (2), Martínez (5) y Pinedo (8) –titular- Sans (2), Yáñez (2), Ezkurdia y Temprano (p.s.). Deialdian: Ziarsolo eta Fernández.
Epaileak: Francisco José Gallardo eta Sergio Francisco Gallardo (Andaluziarrak)
Kanporatuak: Méndez, López eta Mjaerum Clínicas Rincónetik eta Yáñez eta Martínez Bera Beratik
Partzialak: 2-1, 5-6, 7-8, 9-9, 12-11, 12-14 –atsedenaldian- 13-15, 16-16, 16-19, 18-20, 19-22 eta 19-25.