Ligara Málagan itzuliko da Bera Bera (larunbata, 19etan)
Emakumezkoen eskubaloi Loterias izeneko liga seigarren jardunaldiari ekingo dio aste honetan. Bera Bera Eskubaloia Málagara egingo du bidaia puntuak behar dituen, bakarra baitauka, Clínicas Rincón taldearen aurka lehiatzeko.
Asteazkenean jokatu zen jardunaldiko lehenengo partida, Mecalia Atlético Guardések aise gainditu zuena KH7 BM Granollers (35-21) A Guardan, izan ere galizarrek Errekopako kanporaketa jokatuko dute asteburuan.
Gaur arratsaldeko entrenaldiaren zain, Bera Berak deialdian sartuko du Alicia Fernández atzo Egiako senior mailako mutilen taldearen aurkako partida-entrenaldian parte hartu ez zuena. Matxalen Ziarsolok ezta, gimnasian egin zuen lan, baina biak Málagara egingo dute bidaia. Aitzik, selekzioarekin egon ondoren Eli Pinedok lagunartekoa jokatu zuen.
Intentsitate handiko partida izan zen, non Pucheren jokalarien saio ona frogatu zen. Aurreneko zatia menperatu ostean (19-12) bigarrenean markagailua kudeatu zuen (35-33).
Donostiarrak Zaragazatik Málagara Abiadura handiko trena egingo dute bidaia. 19etan Clínicas Rincón izango dute aurrean El Carranque pistan, Francisco José Gallardo eta Sergio Francisco Gallardo, andaluziako epaileen zuzendaritzapean.
Aurkarian Jennifer Gutiérrezen erasoko ekarpena da azpimarratzekoa, Loterías ligako bigarren golegile nagusia da eta horrez gain Estefanía Méndez eta María José Moreno eskarmentuko jokalariak ditu Clínicas Rincón taldeak, bataz beste 29,6 gol jasotzen dituena eta 26,4 sartu.
Bestetik, Bera Bera defentsa itxi, kontraeraso irten eta bere eraso jokua hobetzen saiatuko da. Gola egiteko gaitasuna eta batez ere aukera ezberdinak dira iaztik hona aldatu dena. Golegile nagusien taulan 23. Eli Pinedo da taldean gol gehien daramana, hortaz, ligako talde guztiek dute marka hori gainditu duten gutxienez jokalari bat, azpimarratzeko datua kontutan hartuta Bera Bera dela gol gehien sartu duen bigarren taldea, izan ere, hamar jokalarik hamar gol baino gehiago sartu baitute.