Bera Berako infantil mailako hiru taldeak falta ziren eta asteburu honetan egingo dute, hortaz, kadete, jubenil eta seniorrekin batera, harrobi osoa lehiatzen egongo da.
Horrela, infantil mailako neskak, Martuteneko Arantzatzu Ama ikastolan Bera Bera Bi taldeak bertakoa izango du aurrean 11,30etan. Ordubete beranduago Errenteriko udal kiroldegian Bera Bera Hiru taldeak Ereintza B izango du aurkari eta Bera Bera Bat taldeak Ereintza C hartuko du Bidebietan igandean 11 etan.
Mutiletan, kadete mailako taldeak Errenterian, Berauneko pilotalekuan, 16etan egon beharko du Ereintza B taldeari aurre egiteko eta infantil mailakoak Bidebieta irekiko du igandean 9,30etan Ereintza C taldearen aurka jokatzeko.
Azkenik, Bidebietan ospatuko dira Euskal ligako hiru partidak. Larunbatean Bera Bera vs Elgoibar kadete eta jubeniletan, aurrenekoak 17etan eta besteak 18,30etan, senior taldeak aldiz igandean Zarautz B hartuko du 12,30etan.
Euskadirekin
Euskadiko selekzioak deitu ditu Evelyn Briones (infantil mailakoa), Nerea Álvarez (kadete) eta Mikel Apaolaza (infantil), datorren igande arratsaldean Arrasateko Iturripe kiroldegian teknifikazio saioak burutze aldera.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, senior mailako jokalari Lidia González