Bera Bera Liga eta Kopako txapeldun ordea irten zenetik, 2011-12 denboralditik gaur arte, alegia, guztira 36 jokalari sartu dira akta ofizialetan ligan, kopan nahiz Europako Cup Winners’ Cup, Champions League edo EHFko lehiaketetan.
Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo eta Alba Menéndezek jarraitzen dute egungo taldean.
Jokalari horietatik, 31 dira edo izan dira ohorezko mailako plantilakoak, beste lau bigarren taldean daude eta beste batek Bera Bera utzi du entrenaldiak eta ikasketak uztartu ezinik.
Bost denboraldi hauetan, Bera Bera Eskubaloiak eman duen aldaketa azpimarratzekoa izan da, bere lehenengo plantillan sei atzerritar izatetik, azkeneko bi urtetan ez ditu kanpoko jokalariak erabili eta euskal jokalarien partaidetza bikoiztuz, %40a izan zen 2011-12 denboraldian, gaur egun %70a da eta iaz %80a izan zelarik. Hori harrobiko jokalarien ekarpena kontutan hartu gabe eta aldaketa eman du Bera Berak estatutuko titulu guztiak jokoan izan duenean eta azkeneko hamar tituluetatik bederatzi bereganatuz.
Estatuko jokalarien inguruan, Bera Berak kalitatearen aldeko apustua egin ohi du: Vero Cuña, Bea Fernández, María Núñez, Ana Temprano, Ana Martínez eta egun gazteen aldeko apustua: Alicia Fernández eta Judith Sans.
Jokalari euskaldunen alde
Aurreneko liga bereganatuz Bidebieta utzi zuten Eider Rubio –gaur bigarren entrenatzaile- eta Libe Altuna gipuzkoarrek. Halere, Bera Bera euskal jokalarien aldeko apustua berretsi du azken urte hauetan.
Azkeneneko lau denboraldietan zazpi jokalari izan dira ohorezko mailan debuta egin dutenak: Uxue Ezkurdia (2012.01.28), Olatz Ramon (12.05.12), Esther Arrojeria (12.10.27), Maitane Etxeberria (13.09.28), María Akuña (13.10.02), Maialen Husillos (15.03.28) eta Eider Lizarbe (15.05.30). Bestetik, Udane Rodríguez atezainak Maite Zugarrondoren baja bete zuen iazko denboraldiko hiru partidetan eta beste bat azken jardunaldian (urriak 3) Ana Tempranorekin, baina ez du debutatu. Eta aipatzekoa da harrobiko Nora Azurmendi Helvetia Alcobendasekin debuta egin zuen 2013-14 denboraldian.
Horietatik, ohorezko mailan jarraitzen dute Ezkurdia, Arrojeria, Etxeberria eta Azurmendi. Ramon, Husillos, Lizarbe eta Udane Rodríguez Bera Berako bigarren taldean daude.
Hortaz, plantilla asko gaztetu da, bataz beste 25,5 urtekoa, eskarmentua eta gaztetasuna uztartzen dena: Pinedo, Ziarsolo, Ederra eta Temprano jokalariek 30 urte baino gehiago dute eta 21 eta 24 urte bitarteko zazpi jokalari daude.
Internazionalak
Bera Beraren aritzeak Jorge Dueñasek zuzentzen duen Espainiako selekziorako urratsa leuntzen du. 2011-12 denboraldiko jokalarien artean Bea Fernández eta Eli Pinedo Espainiarekin eta Dara Carvalho Brasilekin Joku Olinpikoetan izan ziren. Uda horretan Donostiara iritsi ziren Patricia Elorza, Silvia Ederra eta María Núñez, besteak beste. Nafarrak debuta egin zuen Porriñoko Kopa ostean, arabarra eta kanariarra biak egun Bessançon taldean, finkoak dira Dueñasen deialdietan.
Horrez gain, Ana Martínez behin baino gehiagoetan izan da; Ana Temprano goreneko selekzioarekin debuta egiteko aukera izan du eta hurrengo zerrendetan izateko lana egingo du eta debuta egin duen azken jokalaria Maitane Etxeberria izan da. Junior mailan Esther Arrojeriak jokatu zuen Alcobendaseko Kopa ostean. Azken Eurokopako argazkia historikoa izango da Bera Berarentzat, lau jokalari agertzen baitira eta Danimarkako Mundialak, abenduan burutuko dena, akaso beste jokalariei aukera emango die.