Bera Bera

Select your language

Gaur arte egindakoaz mintzatzeko komunikabideen aurrean egindako ageraldian, Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Montse Puche zorrotza izan da ea gustora dagoen galderari erantzuten. “Bai eta ez”. Eta azaldu du. “Bai, bost partidetan hamar puntu hartu ditugu eta ez hobetzeko esparrua zabala delako”. Puchek ontzat eman ditu hainbat arlo “batez ere, aurredenboraldian, Nantes bezalako taldeen aurka ez ginelako gustora gelditu baina Superkoparekin taldeak goruntz begiratu du, konprometitu da, lantzen ari garen jokoan sinisten du eta denboraldiari begira ilusio handia du”. Halere, bere ustez, Bera Berak badu zertan hobetu. “Defentsan, kanporaketak murriztu eta bestelako akatsak; transizioan baloi gutxiago galdu, baloia igotzerakoan irteera ona bilatu eta eraso jokoan zuzentzen ari garen hainbat arlo, hau da, hobetzeko aukera dugu oraindik” azpimarratu du. Era berean, bere taldea goraipatu du, izan ere, “harrituta” dagoela esanez, “jokalari guztien jarreraz, konpromisoz, hobetzen jarraitzeko aldez aurretiko joera, duten kemena, apartekoa taldea da eta lan egiteko irrikan daudela, gehiago esango dut, pozik daudela. Jokalari bat eskubaloia egiten barrez ikusten dudanean ez dago nahigaberik sentsazio hori itzaliko duenik”. Entrenatzaileak onartu du entrenaldietan ezarritako exijentziak “fisikoki Elcheren partidan antzeman genuen daramagun lan karga asko delako”. Taldea fisikoki “geroz eta hobeto dago, gure helburua da %100a eman fase gogor honi aurre egiteko: Málaga, Rocasa (Bidebietan 24ean), Guardés (urriak 31), Porriño, Oviedo eta EHFko kanporaketa (azaroaren erdialdean)” Puchek uste du gaur egun “gure aurkaririk okerrenak gu geu gara”. Bere esanetan “jokoak dituen arlo guztietan egonda, baldin badakigu nortzuk garen, nora goazen eta zer nahi dugun teorian arazorik ez genukeen izan behar”. “Ez zait batere gustatzen ideia hori non gu baino gutixago den ez dakin ze talde baten aurka jokatu behar dugu eta erlaxatuko naiz, batetik, aurkariarekiko errespetu falta delako eta partida baten aurrean dugun guztia eman behar dugulako beti”. Entrenatzaileak aiderazi du jokalariei “aktibo egoteko garrantzia behin eta berriro gogoratzen diegu, taldeak eta jokalariak partida baten aurrean izan behar duen aldez aurretiko jarrera beti onena izan behar delako, berdin zaigu nor dagoen aurrean”. “Astean zehar oso gogor egiten dugu lan, bospasei saio astero askotan lehiatzeko ditugun 60 minutuak alferrik galtzeko” aipatu du. Arazo fisikoak dituzten jokalariaz galdeturik, larunbatean oso minutu gutxi jokatu zituen Matxalen Ziarsoloren inguruan, Puchek esan du “ondo dago baina lan karga zaintzen ari gara, Matxalen ondo behar dugu taldeko erreferentzia delako”. Bestetik, Alicia Fernández taldearekin dago, Maialen Múgicak bere errekuperazioarekin jarraitzen du eta Tania Yáñez erabat ondo dago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores