Bera Bera

Select your language

Bera Berak uztailaren 30ean aurrendenboraldiari hasiera eman zionetik Josean Gaska kiroldegian ia ez da gelditu. Ariketa fisikoak, pistan entrenaldiak, saioa bikoitza askotan, lagunartekoak, Frantzian eginiko egonaldi exijentea –lau partida bost egunetan-, jokalari berriak taldera moldatu izanda, Donostiako Superkopak eragindako tentsioa eta liga hasiera Bera Bera estutu dute lehiaketa hasi denetik, 37 egun hauetan, eta lehenengo egunetik bi hilabete baino gehiago. Etenaldira etxeko lanak eginda iritsi da Bera Bera, hau da, ligako bost partidak irabazita; Superkopa berriro poltsikoratuz Rocasa talde sendo baten aurrean eta Montse Puchek oso egun gutxi izan zuen talde osoa batera finala prestatzeko eta orokorrean taldeak zabaltzen dituen sentsazio ona, lasaitasuna ematen duena eta etorkizunari heltzeko konfidantza, izan ere, hurrengo bost asteetan marraztuku taldeak denboraldiko ibilbidea. Urriaren 17an Bera Bera Malagara egingo du bidaia, urriaren 24ean Rocasa hartuko du Bidebietan, 31ean A Sangriñan Mecalia Atlético Guardés izango du zain, Porriñok egingo du visita Donostiara azaroaren 7an eta Europako lehiaketa dela eta ia ziurtzat jo daiteke Oviedoko partida Jofemesaren aurka astegunean izatea, ligako aurreneko zatia itxiz. EHFko aurkaria urriaren 18an ezaguturko Bera Berak, izan ere Eslovakiako Iuventa eta Luxemburgoko Standard taldeak kanporaketa osoa Michalovce hirian jokatuko dute, eslovakiarrak faborito argiago eginez. Gipuzkoarren joaneko partida Gipuzkoatik at jokatuko dute azaroaren 14 edo 15ean eta Donostian, itzulera 21 edo 22an. Pinedo baino ez doa selekzioarekin baina gainontzeko jokalariak entrenatzen jarraituko dute ostegun arte. Ostiraletik astelehen bitartean, jai eman die Puchek. Egun hauek eskertuko dituzte besteak beste Matxalen Ziarsolok –ia ez zuen jokatu larunbatean- eta Tania Yáñez. Alicia Fernández askoz hobeto dago eta Maialen Múgica ere eboluzioan. Bera Bera eta Rocasa, akatsik gabe Iaz bezala, Valladolideko Aulak baloia izan zuen berdinketa urratzeko Teldetik baina berriro ere Silvia Navarro atezainarekin topo egin zuen eta bi puntuak bertan gelditu ziren. Rocasa Bera Berarekin bat eginda dago sailkapeneko gorenean. Kanariarrek bi egoera zailei aurre egin die, liga hasieran Mecalia Atlético Guardési irabazi zioten eta lehengo larunbatean Aulari. Etxetik kanpo, igo berri diren Aiala Zarautz eta Jofemesa Oviedo aise gainditu zituzten. Prosetecnisa Zuazo Barakaldok bolada onarekin jarraitzen du Carobels León taldeari irabazita eta gipuzkoar eta kanariarren atzetik dago. Helvetia Alcobendas eta BM Porriño Aiala Zarautz gainditzeko sufritu zuena zortzina puntu dute eta Valentzian irabazi zuen Guardések, zazpi. Iaz, bosgarren jardunaldian, Rocasak Valentzian puntu bat utzi zuen eta Guardesek bi Valladoliden. Aulak egin zuen Bera Berarekin bat gorenean bost partidak irabazita.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores