Bera Berak Elche Mustang gainditu nahi du bihar ligako bost jardunaldietan adina garaipen lortze aldera eta aurtengo ligako egutegiak datorren astean eskainiko duen aurreneko etenaldira etxeko lanak eginda iritsita.
Ana Tempranoren aitaren heriotzak tristetu du taldea baina taldekidearekin minutuko isilunean gogoratuko dira bihar eta garaipena eskaini nahiko diote. Gaur 19etan, (Andrés Peñaranda eta José Antonio Yagüe, Aragoi) Bidebietan irabazi duen azken aurkaria, Elche Mustang.
Ana Tempranoren baja Maite Zugarrondo eta Udane Rodríguezek beteko dute. Azken honek, bigarren taldeko 19 urteko atezainak badaki zer den deialdietan egotea, izan ere, iaz Zugarrondo lesionaturik zegoela Alcobendas, Canyamelar Valencia Zarautzen eta Elxen izan baitzen.
Atezain internazionalaz gain, Alicia Fernández ere baja izango da. Belaunean izandako bihurritua askoz hobeto izan arren. Hortaz, Bera Bera Granollersen aise irabazi zuen taldearekin arituko da, Tempranoren ordez Udane sartuko delarik.