Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloizko Loterias ligako laugarren jardunaldia irekiko duen partida da, lekuz aldatu dutena gainera, Palautik Can Bassa pistara, hain zuzen. Horrela, 17etatik aurrera, bigarren aldiz joango da Bera Bera Granollersera, Ignacio Pascual eta Carlos Luque kataluniarrek zuzenduko duten norgehiagoka jokatzera. Rocasa Ace Gran Canaria eta Helvetia Alcobendas taldeekin batera Bera Bera líder iritsiko da, jokaturiko hiru partidak irabazita: Aiala Zarautz, Canyamelar Valencia eta Valladolideko Aula Cultural. KH7 BM Granollersek, bere aldetik, oso garaipen ona lortu zuen Valentziako El Cabanyalen (24-37), Judith Vizueten lana, 11 golekin, nabarmendu zelarik. Halere, belaunean bihurritu gogorra jasan ostean Alicia Fernández baja da eta, ondorioz, Bera Bera 12 jokalariekin egingo du bidaia bihar Autocares Davidekin. Montse Pucheren jokalariek defentsa eta kontraeraso jokoa indartu nahiko dute Villanuevak zuzentzen duen talde eraberrituari aurre egiteko. Izan ere, Lorena Ramírez atezaina, Bonilla albokoa –biak Zuazotik etorrita-, Carlota Rubio eta Anna Pi dira, besteak beste, fitxatu dituen jokalariak. KH7 Granollersek oso itxura ona eman zuen Prosetecnisa Zuazo eta Helvetia Alcobendasen aurka, Canyamelar Valenciaren aurkako partidan frogatu zena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores