Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia 2015-16 denboraldiko harrobiko taldeak osatzen ari da, eskubaloian geroz eta gazte gehiago murgilduz.
Txikienak, benjamin eta alebin mailan, hau da, batetik 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilak eta bestetik, 10 eta 11 urtekoak. Eskolak urriaren 5ean hasiko du aurtengo ibilbideak, 18,30etan izango dena astero ordu betez. Verónica Valverde, María Gracia eta Irati Kamiok hartu dute ardura benjamin eta alebinetan.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiak infantil mailako hiru talde osatu ditu eta beste bat mutiletan. María Gracia, Maialen Eguren, Ane Sarasola eta Verónica Valverde talde hauen entrenatzaile izango dira. Mutilek ere lurralde mailako kadete taldea osatu dute, Montse Puche eta Eider Rubio entrenatzaileak direlarik.
Horrez gain, euskal ligan izango dira kadete eta jubenil taldeak, Verónica Valverde eta Susana Pozasek zuzenduko dute aurrena eta María Gracia eta Amaia Ugartemendia, bestea. Azkenik, Dani Nieto eta Josu Manzanok hartu dute aurten senior taldea.
Gainera, Euskal ligan debuta egingo dute asteburu honetan. Kadete eta jubenil taldeak San Adrian taldearen aurka, Bilboko Rekalde auzoko El Fango kiroldegian, igandean 10,45etan kadete taldeak eta 12,30etan jubenilek.
Gurasoekin bilera
Atzo Kirol Etxean buruturiko bileran, Bera Berako ordezkariek harrobikoen jokalarien gurasoei hainbat informazioa eskainiz gain, proiektua gertuago ezagutzeko aukera izan zuten. 
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, larunbateko lagunartekoetan infantil mailako taldeak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores