Larunbateko norgehiagoka ezberdina izango da galiziarrarentzat. Iazko denboraldia Valladoliden igaro ostean “partida berezia izango da, oso urte ona pasa nuelako, taldekideekin oso harreman ona izan zuen, beraiek ikusteko gogokin nago… baina gero pistan irabazi behar dugu”.
Aula Culturalen igarotako uneak gogoko ditu Alicia Fernándezek. “Lesionaturik iritsi nintzen eta apustua izan zen, konfidantza eman zidaten eta pixkanaka pixkanaka belaunean sentsazioak onak hartu nituen eta urtea oso ondo amaitu nuen”.
Donostian ia bi hilabete egin ostean, galizarrak dio “taldekideekin lanean eta duten kalitateaz oso gustora nago eta geroz eta hobeto nago”.
Alicia Fernándezek badaki taldean berria dela eta denbora behar duela. “Taldearen jokora moldatu behar dut eta taldekideek ere jakin behar dute nik nola jokatzen dudan. Prozesua da pixkanaka doana baina denbora pasa ahala hobeto ulertzen gara”.
Nahiz eta erasorako ezaugarriak izan, Alicia Fernándezek jakin badaki Bera Berak “filosofía berarekin jarraitu behar du, hau da, defentsa sutsua eta korrika egin”. Bere ustez erasoan “indargunea da ekarpena jokalari guztiena dela eta hori partidetan nabaritzen da”.
Larunbateko partidaz, bere talde ohi gainditzea zaila izango dela dio Alicia Fernándezek. “Korrika asko egingo dute beraiek, nire ustez, erasoan pazientzia izan behar dugu, hutsuneak aurkitu eta erasoak jaurtiketekin amaitu. Horrekin bere indargunea ahulago izango da.
Lulu Guerra atezainari gola sartzeko zer egin behar den galdetuta, Alicia Fernándezek onartu du “oso atezain ona da, iazko denboraldian ondo aritu zen” halere bere ustez “ezin dugu pentsatu nora bota, momento horretan, bera begiratu eta zuk uste duzun lekura jaurti behar da baloia”.