Igandean ez da jai eguna izango Ainhoa Etxeberria, Mikel Apaolaza eta Nerea Álvarezentzat, izan ere, Euskadiko selekzio ezberdinen deialdian sartu dira entrenaldiak burutzeko.
Horrela, igande goizean, Mikel Apaolaza 11etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian egon beharko du, infantil mailako Miguel Ángel Izquierdo hautatzaileak deituta.
Arratsaldeko, 17,30etarako, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian kadete mailako Nerea Álvarez jokalaria deitu du Hugo Sánchez hautatzaileak.
Eta 18,30etan, Ainhoa Etxeberria jubenil mailako jokalariak José Ramón Resa hautatzaileak Getxoko Fadurako instalakuntzetan burutuko duen saioan parte hartuko du.