Bera Berak golak banatzen ditu
Denboraldiko hiru partida ofizial jokatuko ditu Bera Berak eta Superkopan nahiz Ligan ezaugarri bat nagusitu da, izan ere, taldean golaren ardura jokalari guztiarena da.
Udan bi fitxaketak bereganatu zuten arreta, Alicia Fernández eta Tania Yáñez golegileena, alegia. Oraindik garaiz da eta dituzten baliabideak taldera egokitu behar dira baina Aiala Zarautz taldearen aurkako partidan esaterako golegile nagusienak izan ziren. Halere, Bera Berak golak egiteko aukera ezberdinak sortzeko aukera ditu: kontraerasoan, bigarren aukeran, transizioan eta joku geldian.
Superkopan, markagailu urria izan bazen ere (18-17), pistako jokalari guztiek (11) egin zuten gola Uxue Ezkurdia izan ezik. Finalean Ana Martínez golegile nagusiena izan zen, lau golekin.
Aiala Zarautzen aurka Judith Sans izan zen gola sartu en zuen jokalaria eta, aldiz, Valentzian aukera asko izan zituen, kontraerasora gehienak eta golegile nagusiena izan zen zazpi golekin.
Kopuru horrekin ligan daude kataluniarraz gain, beste bost jokalari: Esther Arrojeria, Tania Yáñez, Matxalen Ziarsolo, Alicia Fernández eta Silvia Ederra. Ligako golegile nagusiena Eli Pinedo da –zortzi- eta lau golekin daude Ana Martínez, Alba Menéndez eta Uxue Ezkurdia eta hirukin, Maitane Etxeberria.
Bera Berak 65 gol sartu ditu ligako bi partidetan eta Superkoparekin batera, 83. Guztira, Eli Pinedok 11 sartu zitu, Ziarsolo eta Alicia Fernándezek, 9; Martínez, Arrojeria, Sans, Yáñez eta Ederrak, 8; Menéndez eta Etxeberriak, 5 eta Ezkurdiak, 4.
16 gol jaso eta 5,5 kanporaketa
Hiru partida hauetan Bera Berak defentsan duen gaitasuna frogatu du. Rocasak 17 gol egin zizkion Superkopan, Aiala Zarautzek, 13 eta Canyamelar Valenciak, 18; hau da, partidako 16 gol.
Kanporaketen inguruan, Bera Berak 11 aldiz zigortu dute bi partidetan eta bederatzi penalti adierazi dizkiote: Aiala Zarautzen aurka sei, eta Canyamelarren aurrean, hiru; aitzitik, bi bestetik ez alde, Valentzian biak, Pinedok huts egin zuen aurrena eta Ana Martínezek gol bakarra sartu zuen.
Bigarren jardunaldia: 5 talde bi garaipenekin
Liga ireki zuen jardunaldiak etxeko taldeak nagusi izan baziren ere, larunbatean kanpoen txanda izan zen. Bera Bera, Aula Cultural de Valladolid, Rocasa Ace Gran Canaria, Prosetecnicsa Zuazo eta Helvetia Alcobendas etxetik kanpo irabazi zuten eta sailkapeneko gorenean daude egun. Jardunaldian aipagarriak izan ziren Mecalia Atlético Guardésen garaipena (30-20) BM Porriñoren aurrean eta Carobels Ule Cleba Leónena Elche Mustang (27-22) taldearen aurka.
Larunbata 19: Bera Bera vs Aula eta Zuazo vs Guardés
Datorren larunbatean sailkapena gehiago argituko da izan ere, egutegiak eta sailkapenak aurreneko bien arteko lehia utzi digu: Bera Bera vs Valladolideko Aula Cultural, Bidebietan 18etan (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, Kantabriarrak). Ordubete beranduago Barakaldon arituko dira Prosetecnisa Zuazo eta Mecalia Atlético Guardés, eta Rocasak nahiz Helvetia Alcobendasek Carobels Ule Cleba León eta Clínicas Rincón Málaga hartuko dituzte.