Bera Bera

Select your language

Arratsaldeko entrenaldi ostean eman du deialdia Montse Puche eta 2015-16 denboraldiko ligan debuta egiteko ohizkoak eta Eider Lizarbe eta Maialen Husillos. Bera Berak bihar larunbata Bidebietan (18etan) goi mailara igo berri den Aiala Zarautz hartuko du, ohorezko mailan aurreneko aldiz elkar ikusiko dute bi taldeek, Gaztela eta Leongo Luis Ignacio Colmenero eta Víctor Rollán zuzenduko duten partidan. Maialen Múgica ezik Puchek plantilla osoa du prest, Superkopan bezala Eider Lizarberekin osatuko du deialdia eta Maialen Husillos deitu du, Zarautzen Canyamelar Valentzia taldearen aurka ohorezko mailan debuta egin zuena. Laugarren Superkopa jarraian eskuratu eta gero –orokorrean, bosgarrena- Aiala Zarautzen aurka asteartetik aurrera prestatzen ari da Bera Bera. Bi taldeek Egiako txapelketan elkarren aurka jokatu zuten abuztuaren 26an donostiarrek garaipen erraza lortuz (38-17). Montse Puche eta Tati Garmendiak ohartarazi dute astean zehar “Ligako partida ez du zer ikusirik izango Egiarekin”. Bera Berarentzat bultzada bat suposatu du Superkopak, batez ere defentsan oso sentsazio onak utzi zituen partidak, erasoan zer hobetzeko egon arren, aste honetan Montse Puchek eta Eider Rubiok landu dutena. Bera Bera eta Aiala Zarautz partida aurreneko aldiz biziko da ohorezko mailan, gipuzkoarren arteko derbia duela 18 urte izan baitzen, 1997ko urtarrilaren 19an Bidebietan jokatu baitzuten Corteblanco eta Hernani (19-13). Biharko, Bidebietak bost partida hartuko ditu: harrobiko taldeak 11,30etan hasiko direlarik: kadete mutilak, kadete eta jubenil neskak Bera Bera eta Elgoibarren artean; eta nesken seniorretan Bera Bera eta Zarautz B, eta amaitzeko ohorezko mailakoa, 18etan. Argazkian (Juan A. Garaikoetxea): Maialen Husillos Nantesen aurkako lagunartekoan

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores