Puche: “Superkopak konfindantza eman digu Ligari heltzeko”
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Montse Puchek uste du lehengo larunbatean Gascan Rocasari irabazitako Superkopak (18-17) “bultzakada bat eman digu, konfidantza handia eta galdu ezin dugun kemena”.
Hiru fitxaketak pasaturiko aurreneko ‘azterketaz’ galdetuta, egindako lanarekin gustora gelditu zela adierazi du Puchek. “Judith Sans piboteak sekulako lana egin zuen defentsan, gaindiezina egon zen eta Ana Martínezekin oso ondo moldatu zen”. “Alicia Fernández oso ondo egon zen eta egin zituen akatsak
jaurtitzerakoan izan zen eta aurrean Silvia Navarro zuen eta Tania Yáñez defentsa apurtu zuen bizpahiru aldiz”.
Larunbatean Bidebietan liga berriari ekingo dio Bera Berak, ohorezko mailan ikusi ez den partida batekin, izan ere donostiarrek Aiala Zarautz hartuko dute 18etatik aurrera. Bi taldeak helburu oso ezberdinak izan arren eta duela astebete Egian aise nagusitu arren (38-17), Montse Puchek argi du “larunbat honetako partida ez da berdina izango, Zarautz sutsu etorriko da eta ezer galtzeko abantailarekin”.
Helburuaz galdeturik, Puche ez da kokildu eta onartu du “ligak erronka izaten jarraitzen du nahiz eta geroz eta zailago izan, eta Bera Beraren asmoa orain partidaz partida da”.
Tati Garmendiak Pucherekin bat dator “larunbateko norgehiagoka ez du zer ikusirik izango Egian ikusitakoarekin” dio. Martin Larrañagak Reyes Carrere eta Imanol Álvarezen bigarrena izan zen Bera Bera aurreneko bi tripleteetan eta Bera Berako arduradunak aipatu du “maila oso ondo ezagutzen du eta irabaztea gustatzen zaio”.
Bera Berako aurkari zuzenen inguruan Garmendiak dio “Rocasak blokea mantendu du eta Guardes indartu da”.
Larunbatean “festa bat Bidebietan” espero du Garmendiak. “Gipuzkoarren eskubaloi festa bizi nahi dugu eta horregatik 11,30etatik aurrera lagunartekoak antolatu dira kadete mutilak, kadete neskak (13etan) eta jubenil neskak (14,30etan) Bera Bera eta Elgoibarren artean eta 16etan Bera Bera eta Zarautz B senior taldeak. Eta 18etan ohorezko mailako Bera Bera vs Aiala Zarautz.