Estatuko azken hamar tituluetatik, bederatzi
Lehengo larunbateko Superkopak Bera Bera Eskubaloiarentzat 12. titulua suposatu zuen: 5 Superkopas (2008, 2012, 2013, 2014 eta 2015), 4 Kopa (2007, 2009, 2013 eta 2014) eta hiru Liga (2012-13; 2013-14 eta 2014-15).
Azken bolada hau, 2012 irailean hasi zen eta Estatu mailan jokuan jarri diren azken hamar tituluetatik, bederatzi eskuratu ditu Bera Berak, hau da, Castellon ospaturiko Kopako finala –luzapenean galdu zuen Rocasarekin- izan ezik: lau Superkopa, bi Kopa eta hori Liga.
Lau entrenatzaile ezberdinekin lortu du gainera Reyes Carrerek eta Imanol Álvarezek ‘triplete’ bana; Aitor Etxabururekin, Guadalajarako Superkopa eta Montse Pucherekin Liga eta Superkopa.
Era berean, aipagarriena zera da, 2012ko Superkoparekin konparatuz gero, liga aurreneko aldiz lortu zuen talde hartatik, lau jokalari baino ez daude gaur egun: Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Alba Menéndez eta Silvia Ederra. Hau da, badira beste 23 jokalari gutxienez txapeldun irten direla azken lau urte hauetan.