Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak XVI. Superkopa bereganatu, bosgarren aldiz lortu du titulua –laugarrena jarraian- Rocasa Ace Gran Canaria (18-17) gaindituz defentsa bikaina medio, Donostiako Josean Gascan ospaturik partidan. Hasieratik nabaritu da partidan sartuago zegoela Bera Bera Rocasa baino. Aurredenboraldiak zalantzak utzi zituen defentsarekiko baina gaur gakoa hori izan da Rocasa gainditu ahal izateko. Baina Sans eta Ana Martínez erdian ondo baino hobeto ibili dira, Menéndez eta Pinedo lagun eta Arrojeria eta Etxeberria hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Bera Bera 4-1 aurretik jarri da 8. Minutuan Sans pibotearen golari esker. MVP izendatu dute kataluniarra. Baina ez du jakin izan Rocasaren bolada txarra eta kanariarrak gerturatu dira Peñaren golarekin 5-4. Bera Bera ondo zebilen defentsan, jaurtiketa ugari bloketatuz baina erasoan baloi gehiegi galdu du. Halere, Menéndez sekulako gola sartu du boladari amaiera jarriz eta penaltiz Martínezek eta Fernándezek sartutako golei esker 8-4 aurreratu dira gipuzkoarra, atsedenaldira iritsi aurretik Rocasak 9-6 jarri duelarik. Bigarren zatian, Rocasak estutu zuen defentsa, Silvia Navarrok geldiketa onak egin zituen eta Albaladejok birritan pivotean taldea Bera Beratik gertu jarriz (10-8). Temprano berotu da eta Martínezk hutsuneak aurkitu ditu kanariarren defentsan. Bera Berak erritmoa finkatzen zuen baina Rocasak Tejeda pibotea aurkitu du (14-13). Tempranok harrapatu du Trojaolaren baloi loratua, Ziarsolok penaltiz gola sartu du eta ostean Tania Yáñezen barneraketa batek arnasa eman dio taldeari (16-13) bost minutu faltan. Lujánek taldea partidan sartu du baina Martínezek jarraian atera du. Etxeberriak kontraerasoan norgehiagoka itxi du (18-14), halere Rocasa azken unerarte borrokatu du (18-17). Fitxa: Bera Bera 18, Rocasa 17 Bera Bera 18 (9+9): Temprano, Pinedo (3, 2p), Martínez (4, 1p), Arrojeria (1), Ederra (1), Menéndez (1) eta Etxeberria (2) – hasierako zazpikoa - Sans (1), Alicia Fernández (2, 1p), Ezkurdia, Ziarsolo (2 p), Yáñez (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Eider Lizarbe. Rocasa Ace Gran Canaria 17 (6+11): Navarro, Falcón (2), Luján (3, 1p), María González (2), Albaladejo (3), Davinia (3) eta Trojaola (1) –hasierako zazpikoa- Tejeda (2), Rodríguez, Peña (1), Toscano eta Hernández (o.a.) Epailak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya). Kanporatuak: Fernández eta Martínez Bera Beratik eta Falcón eta Tejeda (2) Rocasatik Partzialak: 1-1, 4-2, 5-3, 5-4, 7-4, 9-6 –atsedenaldia- 10-8, 10-8, 13-11, 14-12, 16-14 eta 18-17 Gertaerak: Partidan izan dira Urkullu Lehendakaria, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Donostiako alkate, Eneko Goia, Kiroletako foru diputatu Denis Itxako; Kulturako sailburu orde, Joxan Muñoz eta Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores