Bera Bera

Select your language

Hirugarren aldiz jarraian, Bera Bera Eskubaloia eta Rocasa Ace Gran Canaria taldeek emakumezkoen denboraldi berria irekiko dute Superkoparekin ( (Ignacio García eta Andreu Marín, Cataluña). Batak ligako txapeldun gisa eta beste Kopako txapelduna, 2009az geroztik gertatzen ez zena. Partida 19,30 etan hasiko da Donostiako Josean Gasca kiroldegian (ETB eta Teledeporte). Bera Berarentzat bosgarren Superkopa izan daiteke –laugarrena jarraian- Donostian jokatuko den bosgarren finalean: 2008 (Bera Bera 21, Cementos la Unión Ribarroja 18), 2009an (Bera Bera 23, Itxako 24), 2012an (Bera Bera 42, Itxako 18) eta 2013an (Bera Bera 25, Rocasa 24). Montse Puche plantilla osoa prest du partidarako Maialen Múgica salbu eta haren ordez Eider Lizarbe gaztea sartu du deialdian. Superkopan izango dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Iñigo Urkullu; Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusia; Eneko Goia Donostiako alkate; Denis Itxako Kultura, Kirola, Turismo eta Gazteria foru diputatua eta Goizane Álvarez, Gipuzkoako foru Aldundiko kiroletako zuzendari nagusia eta Espainiako nahiz Euskadiko Eskubaloi federazioko presidente Paco Blázquez eta José Manuel Ruiz de Cenzano.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores