2015-16 denboraldia begiztatu du Bera Berak
Bera Bera Eskubaloiak La Perla Talasoterapiako terraza aukeratu zuen 2015-16 plantilla aurkezteko, hiru aurpegi berriak eta gorenean jarraitzeko asmoa azalduz. Ohorezko mailako jokalariekin bat egin zuen aurredenboraldia burutzen ari direnak, Olatz Ramon, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos.
Fernando Diez Mintegi Bera Bera RTko presidentea, Montse Puche entrenatzailea eta Matxalen Ziarsolo kapitainak Bera Berako erronketan aurten ere Estatu mailako tituluak helburu dituela taldeak baieztatu zuten eta Europan paper ona egin.
Eneko Goia alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Goizane Álvarez izan ziren bertan. Alkateak Kontxak eskaintzen duen “irudi paregabea” azpimarratzeaz gain berak “pertsonekiko ardura” nahiago duela esan zuen eta kirol arloan “Bera Beraren arrakastak hirian erreferentziak dira”.
Bestetik, Goizane Álvarezek azpimarratu zuen “Bera Bera orokorrean kirol erreferente oso argia izateaz gain, erreferentzia interesgarria dela gure gazteak kirola egiten jarrai dezaten eskola amaitu eta gero ere, orduan hasten baitira kirola alde batera uzten”.
Gesalagaren produktuak dastaztzen amaiatu zen ekitaldia.