Bera Bera

Select your language

Frantziako bigarren mailako La Rochelleko Aunis HB taldeari irabazi dio (29-34, atsedenaldian 14-20) Bera Berak Perigny herrian ospaturiko lagunartekoan, Poitou-Charentes eskualdean daraman egonaldian bigarrenean. Donostiarrek ondo heldu diote lehiari (0-3). Bajak kontutan izanik, gaur Ziarsolok ez du jokatu, Puchek aukera gutxi izan ditu baina gauza berriak ere frogatu ditu. Defentsan, 6-0, Sans eta Menéndez erdian kokatu dira, alboan Arrojeria eta Etxeberria, Fernández eta Pinedo hegaletan eta Temprano atepean. Bera Berak oso ondo mugitu du baloia erasoan aurkarien defentsan zuloak aurkituz, Alicia Fernández eta Menénez alboko jokalariek ondo aprobetxatu dituztenak. Horrez gain, transizioan ere azkar eta eraginkor ibili dira bai Pinedo, Etxeberria eta Sans bera ere. Lehenengo zatiko 15. minuturako jokalari guztiek zeramaten gola eta ondoren Ezkurdiak eta Ederrak ere gai izan dira gola egiteko. Puchek ez zuen aldaketarik lehenengo lerroan, hortaz Pinedo minutu batzu bertan egon da eta Ezkurdiak bi gol bikainak sartu ditu esker hegaletik. Aitzitik, defentsak jaurtiketak egiten utzi die frantziarrei, jokuari abiadura jarri nahi ziotelarik. 10-13 jarri dira 20 minutuan baina atsedenaldira iritsi aurretik Alicia Fernándezen bidez eta kontraerasoak medio, Bera Berak tartea aise ireki du (14-20) Bigarrenean, taldea bera Zugarrondok Temprano ordezkatuz. Hasiera ona izan da eta 20-26 jarri da aurretik Bera Bera. Nagusitasuna, nekea eta Arrojeria bi minutu kanpo egoteak Aunis gehiegi gerturatu dute eta Puchek partida gelditu du. Hutsartean taldea berpiztu eta gero, Bera Berak berriro ere hutsuneak aurkitu ditu La Rochelleko taldeko defentsan eta ez du partida arriskuan jarri. Bihar ostegunean ez da partidarik. Ostiralean (18etan) Celles sur Belle herriko txapelketari ekingo dio, Chambray taldearen aurrean. Bigarren mailakoa izan arren, Tours hiriko taldeak lehenengo mailan egotea du helburu. Fitxa: Bera Bera 34 (20-14): Temprano, Pinedo (8), Arrojeria (2), Sans (4), Menéndez (4), Fernández (7) eta Etxeberria (2) –hasierako zazpikoa- Ezkurdia (2), Ederra (4) y Zugarrondo (o.a.). Ez zuten jokatu ez Martínez ez Ziarsolo. Kanporaketak: Arrojeria, Menéndez eta Sans. Partzialak: 2-4, 5-9, 8-11, 10-13, 12-17, 14-20 –atsedenaldia- 17-22, 19-24, 20-26, 26-27, 28-30 eta 29-34

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores