Bera Bera

Select your language

Eskarmentua eta gazteria nahastu ditu aurten Bera Bera Eskubaloiak 2015-16 denboraldiari aurre egingo dion plantillan eta gaur goizean Donostiako Josean Gasca kiroldegian aurredenboraldiari ekin diona ilusioak berriztuta. 26 urtera iristen ez den bataz bestekoarekin, Bera Berak eskarmentu handiko jokalariekin: Matxalen Ziarsolo -15 denboraldi-, Eli Pinedo -10-, Silvia Ederra, Ana Temprano eta Tania Yáñez –fitxaketa berria- eta ibilbide luzeko gazteekin osatu du taldea. Maite Zugarrondo atezainak transizioa finkatu du eta 90. hamarkadakoak agertzen dira Alba Menéndez –zazpigarren denboraldia Bera Beran oraindik 24 urte bete ez dituenen-, Ana Martínez eta Maialen Múgica –lesionaturik ez bertan izan-, hirurak 91eakoak eta 94koak dira Arrojeria, Ezkurdia eta Judith Sans iritsi berria. Erdian, Alicia Fernández fitxaketa -23 urte abenduan-; eta gazteena, Maitane Etxeberria -18 urte- Valentziako 19 urte azpiko Europako txapelketan protagonismo handia duena. Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik ongietorria eman dio taldeari eta jokalari nahiz arlo teknikoari animoak eman dizkie erronka berriei ekiteko. Komunikabideen aurrean, Montse Puchek argi utzi du “intentsitatea eta exijentzia eskatuko duela lehen minututik denboraldi hasierara ahalik eta ondoren iristeko”. Aste hauetan zehar, Bera Berak arlo fisikoa eta pistan egingo den lana uztartuko ditu. “Igandeetan bakarrik hartuko dugu atseden, astean hiru egunetan bi saio burutuko ditugu eta, gutxienez, sei lagunarteko jokatuko ditugu”. Bera Berak abuztuaren 12an hartuko du Gascan Nantes Loire Atlantique, Frantziako lehen mailako taldea; abuztuaren 14an Barakaldon jokatuko du, Frantziako Celles sur Belle herrian Nantes abuztuaren 18an, bertako txapelketan abuztuaren 21ean Chambray-Touraine HB bigarren mailako taldea izango du aurrean eta larunbatean beste bat emaitzaren arabera eta abuztuaren 26an Egiako txapelketan itxiko du Aiala Zarautzen aurka; abuztuaren 29an (19,30etan) Superkoparekin Bera Berak eta Rocasak Gaskan ofizialki denboraldia hasiko dutelarik. Montse Puche ziur da “jokalari berriek ekarpen handia emango diote taldeari, orain integrazio lana egin behar dugu lehenbailehen”. Taldeari eskatu nahi dionaz galdeturik, madrildarrak “eraso posizionalean hobetu, defentsan jokalari guztiak egokitu eta transizio eredua landu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores