Espainia eta Portugaleko selekzioek irekiko dute bihar, uztailak 23, 19 urte azpiko Europako Txapelketa, Valentzian burutuko dena abuztuaren 3ra arte. Partida Universitario Arenan jokatuko da 19etan baina 18etan inaugurazio ekitaldia hasiko da.
Sagrario Santana hautatzailearen taldean dira Bera Berako Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua. Helburuen artean, lehenengo fasean aurreneko bi postuetan sailkatzea da, Main Round delakoa jokatu ahal izateko eta hemen finalerdietarako txartela nahiz eta jakin oso zaila izango dela.
Jokaturik lagunartekoetan faborito nagusi bat den Errusiaren aurka galdu zuen 32-30 eta, aldiz, Kroaziari irabazi 20-15.
Portugalez gain, Espainiak Norvegia izango du aurrean uztailaren 24ean eta Bielorrusia, igandean. Partida guztiak, 19etan Valentziako Universitario Arenan.