Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak konfirmatu du gaur aurtengo Superkopa, hirugarren aldiz jarraian Bera Berak eta Rocasak burutuko dutena, Donostian jokatuko dela. Eusko Jaurlaritza, Donostiako foru Aldundia eta Donostiako udalak Federazioarekin adostu duten arabera, finala abuztuaren 29an jokatu da Josean Gasca kiroldegian, Teledeportek zuzenean eskainiko duena. Era berean Jorge Dueñas hautatzailearekin klinik bat antolatuko dute eta eskubaloi festa Anoeta inguruan.
2009az geroztik aurreneko aldia da Liga eta Kopako txapeldunek elkar ikusiko dutela Superkopan. Hau da, azkeneko bost urteetan Ligako txapelduna Kopakoa ere bazen, Itxakok hiru aldiz eta Bera Bera, birritan. Orduan, gipuzkoarrak eta nafarrak aritu ziren Bidebietan, Itxako garaile 23-24.
Bera Berarentzat Superkopako zazpigarren finala izango da –laugarrena jarraian-. 2007an, Kopa irabazi eta handik egun gutxira Torrenten Superkopa galdu zuen Cementos Ribarrojaren aurka (25-22). Hurrengo urtean, otsailean, Bidebietan hartu zuten mendekua donostiarrek Ligako txapelduna gaindituz eta aurreneko Superkopa bereganatuz (21-18).
Izan ere, abuztuko 29koa bosgarren aldia izango da Donostiak Superkopa hartuko duela, hiru Bidebietan eta bi Gaskan. 2008 eta 2009koaz gain, eta Itxakoren garaipenak ostean –Logroñon Mar Alicanteren aurka eta Eldan bertako taldearen aurrean-, nafarrek Bidebietan aise galdu zuten 42-18, kluba eta plantilla erabat aldatu eta gero.
Azken hiru edizioetan, Superkopak bi izen ditu: Bera Bera eta Rocasa. Gasca hartu zuen aurrena, 2013ko irailean, donostiarrak gol bakar batez nagusitu zirelarik (25-24) eta iazkoa Guadalajaran, gipuzkoarren pozarako (23-20).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores